GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun Aro Gipuzkoa Basket

Cajasolen aurka izan zen donostiarren aurreneko garaipena

Sevillan lortu bezala, bolada txarrari amaiera eman nahi diote Lasorenek. Joan Plazaren taldeak oker ekin zion ligari, baina maila bikaina ematen ari da.

p050_f01.jpg

LAGUN ARO-CAJASOL

Arnaitz GORRITI

Aurtengo denboraldia gaizki hasi zuen Lagun Aro Gipuzkoa Basketek. Joan den urteko urriaren 18an, Manresa eta Real Madrilen aurka galdu ostean, Sevillako San Pablo pabiloira joan ziren Lasorenak, urteko aurreneko garaipena lortzeko itxaropenaz. Luzapena eta guzti behar izan zuten, baina Pankoren eta, batik bat Ignerskiren partida bikainari esker, gipuzkoarrek lortu zuten garaipenen zorroa betetzen hastea.

Bigarren itzulia hasi den honetan, badirudi ostera ere egoera berberera itzuli direla; izan ere, aurreneko partida biak galdu dituzte Lasorenek; areago, azken zazpi neurketetatik sei galdu egin dituzte donostiarrek eta, nahiz eta oraindik jaitsierako postuak urruti dauden -zazpi partida irabazita, hamahirugarren postuan dira uneotan, baina hamaseigarrenarekin berdinduta-, hobe dute ahal bezain arinen garaipen gehiago pilatzea.

«Erregulartasuna erdiestea da gure xedea», adierazi zuen Pablo Lasok partida aurreko prentsaurrekoan. «Minutu apartak eta oso eskasak tartekatzen ditugu eta horrela zaila da irabaztea. Bada, gure jokoak jarraikortasuna lor dezala da gure helburua», nabarmendu zuen.

Real Madrilen aurkakoan bezala, talde osoa jokatzeko moduan izango du teknikari gasteiztarrak, nahiz eta egunotan Andy Pankok erritmo lasaiagoan entrenatu duen, orkatilako gainkarga bat dela-eta.

Denboraldiko sorpresa

Aurkari gaiztoa izango du talde donostiarrak gaur eguerdian, Cajasol aspaldiko denboraldirik onena egiten ari baita. Urte askoan Sevillako taldeak diru pila galanta xahutu du, baina azkenean mailan jarraitzearekin konformatu behar izan du.

Alabaina, gauzak asko aldatu dira aurten. Real Madrilekin aldrebes amaitu ondoren, Joan Plazak eta Zan Tabakek entrenatzaile onak direla erakutsi dute eta, hala, talde andaluziarra Kopan sartzera iritsi da, eta hamaika garaipen dituela, bosgarren postuan dago.

Cajasolen gainean, loreak izan zituen Pablo Lasok, batez ere atzean egiten duten lanagatik. «Ligako defentsa onenetakoa dira eta erasoan, aldiz, neurketa beren alde desorekatzeko moduko jokalariak dauzkate, bai barruan, bai kanpoan. Hala, Miso, Ellis edo Calloway oso arriskutsuak dira kanpoko jokoan, Kirksayk jokoaren alderdi askotan laguntzen du eta Savanovicek, berriz, asko hobetu du bigarren urte honetan. Joan Plaza lan bikaina egiten ari da eta azken urteotan izan dituzten arazo asko konpondu dituzte».

Oroimena apur bat astinduz gero, aurkari txarra egokitu zaio Lasoren taldeari, orain arte Illunben jokaturiko bi neurketetan garaile atera baitira sevillarrak: 2005/2006 denboraldian, 72-77 nagusitu ziren andaluziarrak Carles Marcoren hiruko batek partida luzapenera bidali ostean. Iaz, berriz, 63-70 irabazi zuten kanpokoek. Esan behar partida hartan Illunbek txistuak izan zituela bere jokalarientzat egindako joko eskasa zela-eta.

Recogida de fondos para los damnificados de Haití

La ONG World Prem dispondrá en el pabellón San Sebastián 2016 Arena de puntos de recogida de

fondos para los damnificados del terremoto de Haití en el trascurso del choque entre Lagun Aro GBC y Cajasol. El club donostiarra colabora en esta iniciativa, al mismo tiempo que apoya una iniciativa solidaria similar de la Cruz Roja.

Por otro lado, la compañía de autobuses DBUS reforzará sus servicios durante la mañana desde el Boulevard, Gros, AntiguA, Altza, Intxaurrondo y Egia para facilitar a los asistentes llegar al pabellón sin necesidad de emplear el vehículo particular.A. G.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo