GARA > Idatzia > Kultura

«Hitzak Hitzak» olerki topaketak izango dira datorren astean Koldo Mitxelena Kulturunean

GARA | DONOSTIA

Otsailaren hasierarekin batera, egungo hainbat poeten lanen irakurraldi eta kantaldiak izango dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Gipuzkoako Aldundiak eta Irungo Kabigorri Ateneoak antolatuta.

Aurtengo olerki topaketak otsailaren 2tik 5era izango dira Koldo Mitxelenan, eta 10etik 14ra Kabigorri Ateneoan, guztiak 19:30ean.

Asteartean, otsailaren 2an, Oskarbi taldeak, Bitoriano Gandiaga zenaren poemak kantatuko ditu. 1966an sorturiko musika taldeak ibilbide luzea egin du euskal kantagintza berrian. Ez dok Amairu mugimendua, Luis Romero musikagilea, Jorge Oteiza artista eta Bitoriano Gandiaga poeta izan dira taldearen jardunbidearen mugarriak. Hasierako helburua modan zeuden abestien euskal bertsioak egitea bazuen ere, gorago aipaturikoen eraginez kantu tradizionalak eta poeta garaikideen abesti berriak sortzeari ekin zion Oskarbik.

Otsailaren 3an «Dialogos con la poesía de Jose F. de la Sota» izenburuko jardunaldia izango da, Jose F. de la Sota beraren eskutik. Hilaren 4an, Claudio Rodriguezen «Don de la ebriedad» lanaren irakurketa egingo du Javier Sistiagak, eta hilaren 5ean, Andoni Salamerok «Hitz-bidean ttakunka» bere lana errezitatuko du.

Ficha

Obra: «El barberilo de Lavapiés».

Orquesta: Orquesta Bilbao Philarmonia.

Director:

Juan Cabrero.

Director musical: Jorge Rubio.

Escenografía: David Blanco

Lugar y fecha: Teatro Arriaga, 27/01/2010.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo