«Oso gauza onak ikusi ditugu FIPAn, sorkuntzaren eremuan bereziki»
Kantaria, zinemagilea eta Fipa-ko epaimahaikidea
Kantari eta konpositore lanetan ezaguna egin, eta ikus-entzunezkoen munduan gero eta gehiago ari da murgiltzen Fermin Muguruza irundarra. Bere ibilbidean aurrera segitzen duen «Checkpoint Rock» dokumentaleko zuzendaria Al Jazeera telebistarako egitasmo batean ari da orain lanean, buru-belarri.
Idoia ERASO | BIARRITZ
Dokumentalez dokumental eta elkarrizketaz elkarrizketa ibili da Biarritzeko ikus-entzunezko ekoizpenen nazioarteko jaialdiko lehen epaimahaikide euskalduna. Elkarrizketan aipatzen duen legez film asko izan ditu ikusteko, eta gainera, euskaldunon artean historia egitean hedabideek arreta bereziz hartu dute. Nekea gainean eta irribarrea lagun hartu gintuen berak, itsasoaren gainean bista ederra duen Bellevue jauregian.
Zer-nolakoa izan da FIPAko dokumentalen saileko epaimahaikideon lana?
Goizeko bederatzi eta erdietan hasi eta gaueko hamarretan bukatu, film-emanaldi batetik bestera oso tarte gutxi izanik. Eguerdian, adibidez, berrogeita bost minutu genituen bazkaltzeko. Ostegunean komikoa eta guzti izan zen, postrea aretora ekarri behar izan ziguten. Jendea zain zegoen, epaimahaia bertan egon arte ezin baitzen filma hasi. Estu eta larri ibili gara, nolabait.
Thierry Garrel gure epaimahaiko presidentea kexatu egin da gu denon izenean. Beste ataletan hamar edo hamabi lan izan dituzte, eta guri hogei jarri dizkigute, arraro samarra da. Ordutegia finkatuta dago, jendearekin ikusi behar dugu filma, eta aurretik begi onez ikusten duzuna gero oso ordutegi estua bilakatzen da.
Nola hartu duzu FIPAko epaimahaikide aukeratua izatea?
Izugarria iruditzen zait gonbidatua izatea, lehen euskalduna izatea, eta horrek eragin du prentsak jarraipen berezi bat egin nahi izatea.
Nolako dokumentalak ikusi dituzue 23. edizio honetan?
Zenbait dokumental ez zaizkit gustatu. Bikain gonbidatu nautelako, gainera gero eta gehiago ari naiz sartzen zinemaren sarean, bereziki dokumental musikaletan. Hemen egoteak sekulako aukera ematen dit jendearekin egoteko, filmak ikusteko gustatu edo gustatu ez. Eta beti dago zerbait ikasteko.
Ikusten ari garen dokumental gehienak memoriaren ingurukoak dira, errealitatearen inguruan lan egiten da. Patricio Guzman txiletarrak esaten zuen herri bat dokumentalik gabe familia bat argazki albumik gabe bezalakoa dela. Nire hausnarketa da ohartzea Euskal Herrian zer-nolako beharra dugun lan dokumentalak egiteko. Azken hausnarketa da lan gehienak historiari buruzkoak izanik ere niri gehien gustatu zaidana etorkizunaren ingurukoa izan dela, «Plug & Pray», adimen artifizialari buruzkoa. Ordenagailuen garapen zientifikoa. Hori ikustetik ukituta atera nintzen, eta ikusteko gomendatzen diot jendeari.
Zer iruditzen zaizu jaialdia Donostiako Tabakaleran ere presente izatea?
Bada, lotura bat egitea Euskal Herrian, Iparralde eta Hegoaldearen artean, daukagun muga madarikatu hori apurtzen, lehen militarra eta orain militarra eta psikologikoa dena.
Zinemaldiarekin batera Tabakaleran programatzen ari diren gauzetan gure ataletik aukeratu dutena «Toxicosis» txinatarra da. Poliziaren ikuspegitik egindako dokumentala da, eta, orduan, oso interesgarria da Txina eta Birmania arteko mugaldean dagoen droga trafikoa aurkezten duelako, baina poliziaren begietatik begira dago kamera, hau da, boterearen begirada da. Iruditzen zait ez litzatekeela hori aukeratu beharko. Badago beste film txinatar bat, aldiz, oso zaila bada ere -hiru ordu irauten du eta oso gogorra da-, benetan badena entsegu eta sorkuntzako dokumentala: «Fuquin he Ezi» (Aita eta semea). Badakizu, nire irizpide kritikoa, ni ezin naizela inoiz lasai egon. Oso gauza onak ikusi ditugu, sorkuntzaren eremuan bereziki.
Aurten zuzendari artistiko berria izan dela-eta, Teresa Cavina, zer iritzi duzu berak egin duen aukeraketari buruz?
Oso emakume atsegina da, kristoren esperientzia daukana, eta uste dut saiatzen dela aukera handia ematen jende askori. Nik orain, dena ikusita, uste dut pixka bat zorrotzagoa izan behar zuela. Ulertzen dut zuzendari batek sekulako ilusioa jartzen duela pelikula batean eta produktorea dagoela atzean, baina bestalde, gehiegi ziren.
Film batentzat garrantzitsua da jaialdian egotea, baina epaimahaian gaudenok arnasa hartzeko astirik ere ez izatea ez da zuzena. Pixka bat zorrotzagoa izan behar zuen, ikusi ditugun pelikula batzuk zuzenean baztertuko nituen. Nik uste dut hamabost film izan beharko zirela.
Robert Manthoulis nirekin batera epaimahaikide izan denak eta ehun eta hogei pelikula egin dituenak, aurrekoan, film batetik ateratzean esan zidan inoiz ez zuela halako pelikularik ikusi. Hasi zenean berrogeita hamar pertsona zeuden salan eta bukatzean epaimahaikoak eta beste bi pertsona bakarrik geunden. Horrek neurria ematen dizu. Hona etortzen den jendea ez dator film komertzialak ikustera, eta emanalditik alde egiteak zerbait esan nahi du. Publikoarekin ikustearen alde ona hori da, jendearen erreakzioa ikusten duzula.
Nolako giroa dago epaimahaikideon artean?
Izugarria da, gure artean oso giro ona dago. Thierry Garrel gure presidentea kristoren tipo irekia eta bizia da, Arte kateko dokumentalen arduraduna izan zen eta produktorea ere bada.
Gero, emakume aktore marokoar bat daukagu, Sanaa Alaoui, zenbait pelikula oso ezagunak egin dituena. Badago greziar zuzendari bat eta beste zuzendari bat, siriarra; eta interesgarria da ikustea zenbaterainoko adostasuna eta kontsentsua izan duzun boston artean, kontuan izanda oso kultura ezberdinetatik gatozela eta oso begirada ezberdina dugula.
Historiako lehen epaimahaikide euskalduna zaren neurrian, zer esango zenuke FIPAn euskarak daukan tokiari buruz?
Oso toki gutxi izan duela iruditzen zait. Oso ondo tratatu naute, alde horretatik eskerrona baino ez daukat, baina lan asko geratzen da egiteko. FIPA arduratzen da bestelako eta sentsibilitate anitzetako begirada eta lanak aurkezten, eta hemen, Biarritzen bertan gaudela, Herri bat dagoen lekuan, Europako hizkuntzarik zaharrena egiten duena, eta horren toki gutxi eman izana urte horietan guztietan, nire iritziz hiper kritikagarria da.
Irekiera galan esan nien, amaierarako, zerbait aurkeztu edo zerbait egitea nahi baldin bazuten, esateko, mesedez. Ez aurkezle lana egitea, baina kontuan hartzeko Euskal Herrian gaudela eta gure hizkuntza euskara dela. Beti dago modu bat hasteko, eta aurten hori izan da, antolatzaile taldea aldatu da eta ni gonbidatu naute, ez dakit etorkizunean zer izango den.
Dokumentalen epaimahaikide zaren honetan zertan dago zuk egindakoa, «Checkpoint Rock»?
Oraindik jaialdietan dabil, eta DVDn argitaratuta dago. Deslotu egin naiz horretaz, urtebete egon bainaiz alde batetik bestera, eta orain Al Jazeeraren proiektuarekin ari naiz lanean.
Hamahiru dokumental prestatu behar ditut Al Jazeera Documentary Channel kate berrirako, zenbait herrialde arabiarretako musikari buruz. Hainbat atal dira, pare bat egin behar ditut Maroko, Aljeria, Egipto, Libano eta Persiako Golko inguruan eta gero beste bana Siria, Tunisia eta Sudanen. Duela bi hilabete ekin diot dokumentazio eta ikerketa lanari eta otsailaren 27an Cairon egongo naiz, eta gero, joan-etorrian urte osoan. FIPAra etortzea etenaldi bat izan da.
FIPA cerró ayer sus puertas otorgando los premios correspondientes a esta edición en una gala que se celebró a última hora de la tarde. En la sección de Documentales de Creación y Ensayo, el jurado, donde ha participado el músico vasco Fermin Muguruza, decidió otorgar el Fipa de Oro a la producción china «Fuqin he Ezi» (Father and Son), donde narra la historia de un padre y su hijo, basándose en una relación de necesidad entre los dos, junto a las montañas de Naxi. En la misma categoría, la produccíon belga-española «Los caminos de la memoria», de José Luis Peñafuerte, se hizo con el Fipa de Plata.
En la sección de Ficciones, con un jurado presidido por la productora iraní Katayoon Shahabi, el Fipa de Oro quedó en manos de «Anvers», de Maria Smits Martijn; tras ella quedó, «Clandestin», dirigida por el francés Arnaud Bédouet, quien también consiguió el Fipa de Oro de la Música Original y el del Mejor Guión, además del premio Michel Mitrani. En la misma sección, se repartieron dos premios más; el Fipa de Oro a la Mejor Interpretación Femenina, para Michel Barthel («Keine Angst»); y el Fipa de Oro a la Mejor Interpretación Masculina, para Frantisek Nemec («Archiv»).
En Series, «Occupation», dirigido por el británico Nick Murphy, fue la triunfadora de la sección siendo reconocida con tres galardones; el Fipa de Oro a la Mejor Serie; el Fipa de Oro a la Mejor Interpretación Masculina (para Stephen Graham), y el Fipa de Oro de la Música Original. Junto a este trabajo, también fueron galardonados «Lo Scandalo della Banca Romana», de Stefano Reali, quien también consiguió el Fipa de Oro al Mejor Guión; y Maya Maron, por su interpretación en la cinta israelí «Susanah Ha-Bochiah», dirigido por Slava Chaplin.
En Grandes Reportajes, «Main Base sur le riz», del francés Jean Crépu se llevó el Fipa de Oro, mientras que «Sihat Hutz», del israelí Amikam Goldman, quedó en segunda posición. Sin embargo, logró el premio de Jóvenes Jurados Europeos.
Por último, en la sección Música y Espectáculos, el Fipa de Oro quedó en manos de «Aurélie Dupont, l´espace d´un instant», y el de Plata fue para «Komeda-A Soundtrack for a Life».GARA