Igorreko Gea Iberika-ren espedientea ezetsi du Lan Ordezkaritzak
GARA |
Lan Ordezkaritzak ez dio oniritzirik eman Igorreko Gea Iberica enpresak aurkeztutako enplegua erregulatzeko espedienteari, ez baitu onartzen zuzendaritzaren argudioa, datozen hiletan lan zama murriztuko zaiela, alegia. LABek atzo gogora ekarri zuenez, zuzendaritzak 2009ko abenduan aurkeztu zuen espedientea, eta sindikatu abertzaleak «trikimailutzat» jo zuen.
«Estrategia bat da hurrengo hilabeteetan hainbat langile kaleratu eta multinazionalak mundu dituen beste enpresetan egiten ari den berrantolaketa lasai eta patxadaz egiteko», LABen iritzian. Horregatik, zuzendaritzaren asmoak salatu zituen, eta Lan Ordezkaritzak arrazoia eman dio. Ebazpena, «garaipen garrantzitsua» dela esan du sindikatuak, «patronalaren erasoei aurre egiteko bidean».