GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Fernando Llorenteren hazkundeak ez dauka etenik

Zuri-gorriekin Ligako bere 150. partida jokatuko du Villarrealen aurka, eta baliteke bertan berdintzea bere gol markarik onena, iaz lortutako 18raino iritsiz.

p033_f01_097x160.jpg

GARA | BILBO

Gola ei da futbolean gauzarik zailena eta garestiena, eta horrexegatik sekulako pagotxa dauka Athleticek bere harrobitik Fernando Llorente bezalako jokalari bat atera duelako. Xerezen aurkako partidan bi gol egin zuen arte gutxi hitz egin da Rincon de Sotoko aurrelariaren gainean, baina hasieran izan zuen boom mediatikotik aparte, jokalari zuri-gorria urtetik urtera futbolari erabakigarriagoa bihurtzen ari da, zenbakiek ondo adierazten duten moduan.

Merkatu trazak dituen heinean, etengabe produktu berriak behar ditu futbolak, eta Muniain gaztearen agerrerak sekulako ikusmina sortu du zuri-gorrien artean. Etorkizunera begira, ziurrenik bizkaitarrei pozik egoteko arrazoiak emango dizkio nafar txikiak, baina gaur egun, Fernando Llorente da Caparrosen taldeko aurrealdeko erreferentzia garbia.

Iruñean jaiotako aurrelariak, 25 urterekin, Athleticekin bere Ligako 150. partida jokatuko du larunbat honetan, Madrigalen. Efemeride hau, gainera, debutatzeko aukera eman zion Txingurri Valverderen aurka jokatzeko gordea zion patuak Athleticeko jokalariari, baina zoritxarrez gutizia hau ezin izango du bete Llorentek, iragan astean Villarrealeko entrenatzaile kargutik kendu baitzuten gasteiztarra, Osasunaren aurka galdu ostean.

2005eko urtarrilaren 16an eman zion Valverdek Lehen Mailan debutatzeko aukera Fernando Llorenteri Espanyolen aurka San Mamesen jokatutako partida batean eta ordutik hona, 40 gol sartu ditu Rincon de Sotokoak Xerezen aurka igandean lortutako biak ere kontuan hartuta.

Bolada onean

Zarata handirik egin gabe, sekula Athleticekin denboraldi batean lortutako gol markarik onena berdinduko du Llorentek beste gol bat egitearekin. Denboraldi honetan baditu jada 17, (8 Ligan, 1 Kopan eta 8 Europa Leaguen), aurreko denboraldian lortutako 18etatik (14 Ligan eta 4 Kopan) gol bakar batera.

Baina zenbaki hutsez harago, Fernando Llorenteren ezaugarriak primeran egokitzen dira Athleticek egiten duen joko estilora. Bere garaierarekin eta bizkarrez jokatuta, taldearen erreferentzi lanak egiteaz gain, arean kokatutako edozein baloi gol aukera bihur dezake, Xerezen aurkako bigarren golean argi erakutsi zuen bezala.

Debuta

2005eko urtarrilean egin zuen debuta Valverderen eskutik, eta ordutik 40 gol egin ditu Lehen Mailan jokatutako 149 partidetan.

Zenbakiak

Denboraldi batean inoiz egindako gol kopururik handiena berdintzetik (18) gol bakarrera dago Llorente. Dagoeneko 17 daramatza, 8 Ligan, 1 Kopan eta 8 Europa Leaguen.

El Madrigal, un campo maldito en el último lustro

El Athletic ha caído derrotado en El Madrigal, campo que visitará el sábado por undécima vez en competición liguera, en sus cinco últimas comparecencias en el campo del Villarreal.

El último triunfo bilbaino en el estadio villarrealense se registró el 29 de febrero de 2004 cuando un gol de Jonan García le dio la victoria al equipo dirigido en aquella fecha por el hasta hace una semana técnico del Villarreal, Ernesto Valverde, destituido tras perder ante Osasuna.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo