GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Itxaropenerako azken trena Urretxutik pasako da

Oinatz Bengoetxeak eta Otxandorenaren ordezko Ibai Zabalak derrigorrezkoa dute gaur irabaztea.

p039_f02_777x7.jpg

Jon ORMAZABAL

Urolako tren estimatua pasatzen zen inguruan dago Ederrena pilotaleku berria, garai batean geltokia zenaren eta herriko gazteen ekimenez egun gaztetxea denaren alboan. Bertatik irtengo da ostiral honetan Gonzalez-Laskurain eta batez ere Bengoetxea VI.a eta Otxanorenaren ordezko Ibai Zabalarentzat finalerdietarako azken trena.

Lehendabiziko jardunaldian Xala-Zubietari oso partida gogorrean ondo nagusitu ostean, finalerdietan sartzeko hautagai nagusien artean sartu ziren buruz buru txapeldun izandako Bengoetxea eta Beloki. Alabaina atzelariaren belauneko minek bere lekua Otxandorenari utzi beharra ekarri zuten eta asteazkenean Mugairekoak ere partida jokatzeari uko egin behar izan zion. Hala, Ibai Zabala bizkaitarra Oinatzen hirugarren atzelaria izango da. Berrizko atzelari gazteak Bigarren Mailako txapelketan ziharduen, nahiko maila politean gainera, jokatutako lau partidetatik hiru irabazi baititu Iker Arretxerekin batera.

Zenbakien zama handia den arren, Oinatz Bengoetxeak GARAri azaldu zionez, «esperantza ez dago galduta. Badakigu oso zaila dagoela txapelketa, baina oraindik hiru partidak irabazteko aukera badugu, beti bezala ilusioari eusten diogu eta ia garaipena heltzen den, lau partida jarraian galtzea kolpe handia izan baita guretzat».

Bai Belokik bai Otxandorenak arazo fisikoak izan badituzte ere, Leitzako aurrelariak onartu zuen tantoa amaitzeko orduan ez dabilela berak nahi bezain fin. «Ez naiz joko puntu onenean, baina espero dut aurrera egitea. Beti izaten dira gorabeherak eta nire joko guztia ateratzea espero dut, ea gauzak hobeto irteten diren. Gauzak ondo eginda ere, kosta egiten da irabaztea eta gaizki eginda ez dago irabazterik», azaldu zuen.

Enpresa-interesak

Profesionaltasunaz eta esperantzaren kondenaz harago, enpresa-interesek ere gogor saiatzera behartzen ditu Leitzakoa eta Berrizkoa, izan ere, Gonzalez eta Laskurain dira gaur egun Berasaluze VI.a-Begino eta Olaizola II.a-Mendizabal II.a kanpoan uzteko arriskurik handienetakoa.

«Guk tantoak eginez gero, egia da gure enpresako kideei laguntzen diegula, baina guk oraindik guretzat jokatzen dugu», azaldu zuen azken unera arte borroka egiteko erabaki irmoa duen Bengoetxea VI.ak.

Bestaldean, Berasaluze VI.a-Beginoren aurka larunbatean Idiazabalen galdu ostean, Gonzalez eta Laskurainen aukerek ere atzera egin dute eta nahikoa helduko dira Urretxura. Lapurtarra eta gipuzkoarra seigarrenak dira sailkapenean bi garaipen eta hiru porrotekin, eta hutsegite berri bat oso kaltegarria izan liteke.

Sebastien Gonzalez, lau eta erdiko egungo txapelduna, egoeraren jakitun da eta oso argi dauka nola irten behar duten Ederrenako kantxara. «Eurek irabaztera irten eta sailkapena nola geratzen den zain egon behar dute, baina guk ere Urretxun eta ondorengo bi partidak irabazi behar ditugu. Partida gogortu beharra daukagu eta ahalik eta opari gutxien egin», azaldu zuen Azkaingoak.

Jaialdiari hasiera emango dion Bigarren Mailako partidak ere, Diaz eta Oteiza etxean arituko den Aritz Lasaren eta Merinoren aurkakoak, badu mamirik. Txapelketa honetan gauzak askoz ere estuago daude eta, beste hiru bikoterekin batera, elkarren aurka ariko diren bi bikoteek bina garaipen dituzte eta gaur galtzeak finalerdietarako trena ihes egiten ikustea suposa lezake.

Titín no se fía de los «suplentes»

Ayer se celebraron dos elecciones de material en Logroño y Tolosa, sin quejas por parte de ninguna de las cuatro parejas participantes. En el Adarraga, la atención la centró el hecho de que la pareja de Asegarce estará compuesta por Saralegi y Apraiz, sustitutos de los lesionados Asier Olaizola y Patxi Ruiz.

Pese a que ambos comenzaron el campeonato en Segunda y, por tanto se les supone menos nivel que a los titulares, que vencieron a Titín y Pascual en Orio, el riojano no quiere confianzas. «Llegan en teoría con la vítola de suplentes pero tenemos que mirar por lo nuestro y saber que ellos están en buen momento de forma y que tienen mucho que ganar y poco que perder».

Pero al margen del partido de campeonato, el Adarraga vivirá el domingo una jornada especial, con la despedida de Capellán. «La cancha ese día va a ser de Miguel, se lo merece, es el protagonista absolulo aunque nosotros tenemos que mirar por el punto. Se le va a rendir un merecido homenaje, van a aflorar muchos recuerdos y estoy seguro de que será un día especial».

GARA

Zabalaren debuta

22 urterekin, gaur egingo du debuta Ibai Zabala berriztarrak Lehen Mailan. Atzelaria maila ona ematen ari zen promozio txapelketan, Iker Arretxerekin batera, jokatutako lau partidetatik hiru irabazita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo