Eszenak
Pikor Teatrok «S@REBEGIAN» ikuskizuna estreinatuko du gaur euskaraz
GARA | GASTEIZ
Azken zortzi urte hauetan jarraitu duen ikerketa ildo nagusienetakoari eutsiz, hots, «gazteen errealitate eta kezken inguruko eztabaida bizia eragiten duten antzezlanak sortzea», Pikor Teatrok «Sarebegian» lana aurkeztuko du gaur goizeko hamaiketan Errenteria Hiria kulturgunean.
Formatu ertaineko areto-ikuskizun honetan, hiru aktorek egiten dute lan eta informazio eta komunikazio teknologia berrien inguruko hausnarketa eragin nahi dutela azaldu dute taldekoek. Orain dela hiru aste gaztelaniako bertsioa aurkeztu zuten eta oraingoan euskarazkoa ikusteko aukera izango da.
«Lantzen den gaiaren tonu eta dimentsioa kontuan hartuta, `Sarebegian' publiko helduarentzat ere zuzenduta egon daitekeela esan dute. Jorratutako gaien artean, sarearen erabilera gehiegizko edo desegokiak eragiten dituen jokabide gatazkatsuak, kontsumo itsu eta arduragabea eta heldu eta gazteen arteko aldeak nabarmen daitezke.