LEA-ARTIBAI
J. L. French Ansola-n ELAk langileen borroka zatitu duela salatu du LABek
LAB sindikatuak gogor salatu du J. L. French Ansola enpresan ELA sindikatuari esker zuzendaritzak «nahi zuen hitzarmena» lortu izana. Hitzarmen kolektiboaren negoziaketaren atarian enpresak urteetan pilatutako aberastasunaren banaketa «gauzagarria» zela adierazi du LABek, enpresa ahul zegoelako langileen aurrean, lana eta eskariak aurrera atera behar zituelako. ELArekin batera plataforma bateratua osatu zuen LABek «hitzarmen duin bat lortzeko» eta langileen borroka planteamendua osatu zuten. Azken unean ordea, ELAk «lehenengo hitzarmena gutxiengoan sinatuz, desmobilizazioa bultzatu eta enpresari nahi zuen hitzarmena» bermatu diola salatu du. ELAren jarrerari arrazoi bakarra topatzen diola adierazi du sindikatuak, «hauteskunde sindikalak» helburu «LAB higitzea» hain zuzen ere.