GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Juan Mari Arregi

Gizartearen eta langileen kontrako erreformak

Hego Euskal Herriko herritarrak, soberania politiko eta ekonomikorik ez dutenez, PSOE eta Espainiako Gobernuak zuzendutako langileen eta gizartearen kontrako ofentsiba jasaten ari dira; patronalaren, Bankaren, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen zerbitzura dagoen ofentsiba, bestalde. Iragarri diren erreformek «jubilazioa 67 urtera atzeratzea, pentsioen erreforma, lan arlokoa...» erakunde horien exijentziei erantzuten die. Eta erreforma horiek jasango dituztenak ez dira bankariak, ez eta enpresariak edo nazioarteko buruzagiak ere. Beraiek ez dute jubilaziorik behar, badituztelako euren soldata eta milioitako pentsio plan pribatuak. Sufrituko dutenak langileak eta gainerako herritarrak dira (...). Gainera, NDFren azken «aholkuaren» arabera soldata horiek gehiago murriztu beharko lirateke. Horregatik, aurkezturiko erreformak gizartearen eta langileen kontrakoak dira. Eta larriena da, erreformak «sozialista» dela esan baina kapitalismo basatiaren «errezetak» bere egin dituen Gobernu batetik etorri direla.

Euskal Herriak ez du soberania politiko eta ekonomikorik erabakitzeko, besteak beste, bere sistema produktiboaz, lan ereduaz, lan harremanez, jubilazioaz edo pentsioez. Horregatik dago gai funtsezkoetan Espainiako eta Frantziako Gobernuen menpe. Herritarrek egoera hobean lan egin eta pentsio eta jubilazio duinago eta justuagoak izango lituzkete, baldin eta gobernu propioa eta antikapitalista edukiko balute (...). Espainiako eta Frantziako Gobernuek euskaldunei aurrean jarri diguten atakak Euskal Herri libre, justu eta solidarioagoaren alde lan egin eta borrokatzeko ukuilua izan beharko luke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo