GARA > Idatzia > Euskal Herria

EHBairen protesta bozak «normaltasunaren irudi faltsua» azaleratuko du

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoak ikuspegi demokratikotik eta giza-eskubideei dagokionez jasaten duten «salbuespen egoeraz jabetuta», Euskal Herria Baik (EHBai) «protesta boza» eskatuko du datozen erregio hauteskundeetan. «Ezer gertatuko ez balitz bezala» ezin dutela jardun esan zuten eta, hortaz, «normaltasun demokratikoaren irudia ematen» ez dute lagunduko. Parisen «mespretxuaren» aurrean «hitza eta erabakia» eskatuz bozkatzeko eskatuko diete abertzaleei.

p012_f02_97x112.jpg

Arantxa MANTEROLA |

«Egun bizi dugun salbuespen egoeran ezin dugu, inolaz ere, ezer gertatuko ez balitz bezala aritu. Beraz, EHBaik ez du Estatuak islatu nahi duen normaltasun demokratikoko irudia babestuko», esan zuen atzo Baionan Xabi Larraldek datozen hauteskundeetarako hautagaitza abertzalearen nondik norakoak agertzerakoan.

ABk eta Batasunak osaturiko koalizioarekin bat egin duten hogei bat kidez inguratuta, urte luzez Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herritarrek behin eta berriro eta hamaika erara plazaratutako eskakizunak Parisek oraindik ere «mespretxuz» hartzen dituela salatu zuen Larraldek. Izan aitortza instituzionala, euskararen ofizialtasuna edota Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Larralderen esanetan, «ukazioa da erantzun bakarra».

Horiek horrela, hautagaitza abertzaleak, duela aste batzuk iragarri bezala, «protesta boza aktiboa» bultzatuko du martxoaren 14an.

Sei gai nagusiren inguruan erakutsiko dute Pariseko Gobernuaren aldetik Ipar Euskal Herriak jasaten duen «mespretxua». Horiek azaltzeko, Peio Etxeberri-Aintxartek Estatuaren ordezkari den Pirinio Atlantikoetako prefetaren «auziperatzea» irudikatu zuen, «egozketa frogak» aurkeztuta.

Prefetari «auzia»

Lehen froga, aurrez aurre paratua zegoen Jon Anzaren argazkia izan zen, «militante abertzalearen desagertzearen aitzinean Estatuak deus ez duelako argitu». Bigarrena, Bateraren herri kontsulta oztopatzeko auzapezei igorritako gutuna. Hirugarrena, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeak hizkuntza eskubideen inguruan onartutako artikulua, euskara oraindik ez baita ofiziala Estatu frantsesean. Laugarrena, Euskal Herriko Laborantza Ganberak berrikitan aurkeztutako «liburu beltza», azken bost urteotan laborarien elkargoaren aurka Estatuak gauzatutako jazarpenaren lekuko baita.

«Hutsegite demokratikoen» beste bi adibide ere ipini zituzten. Hala, Pantxoa Tellierrek AHTren trenbide berria egiteko egitasmoaren «zentzugabekeria» salatu eta hauteskundeon karietara zenbait herritan auziari buruz egingo den galdeketan parte hartzera deitu zuen.

Dominika Dagerrek, berriz, sistema kapitalista «bidegabearen» ondorio ekonomiko eta sozialak azaldu zituen. Egungo krisia «globala» dela argi utzita, Estatuaren «erantzukizuna» nabarmendu zuen ezkerreko abertzale orori EHBai sostengatzeko eskatu aitzin.

EAJ-PNB también se lanza con la candidatura Euskadi Europan

Como hiciera en las europeas, EAJ-PNB ha decidido participar en la contienda electoral de la región aquitana. «Agradablemente sorprendidos» con los 4.000 votos que recogieron entonces, repiten candidatura con Jean Telletxea, concejal jeltzale de Urruña, a la cabeza.

En la comparecencia de ayer en Baiona, subrayaron que Euskadi Europan es «una candidatura abierta» ya que no todos sus componentes pertenecen al partido. Se congratularon de la respuesta positiva recibida a la hora de confeccionar las listas porque, al estar obligados por las normas electorales a presentar candidatura en todos y cada uno de los departamentos de la región de Aquitania, han tenido que reunir casi a un centenar de candidatos.

Telletxea lamentó el modo de escrutinio, «excluyente para la representación de los pequeños territorios», y subrayó que han decidido presentarse para «dar una vía al País Vasco». «No corresponde al TAV reducir las distancias», dijo antes de poner el acento en la «necesidad» de que Ipar Euskal Herria tenga su sitio también en el ámbito territorial regional.

Con un programa basado en «valores humanistas», en el desarrollo de Ipar Euskal Herria y en las «instituciones democráticas como única vía para llevarlo a cabo», defienden un «proyecto territorial realista dentro del marco constitucional francés que fusionaría las competencias de los Consejos General y Regional y a las que se añadirían poderes en política lingüística, suelo y cooperación transfronteriza». Dijo además que participarán a título personal en la consulta organizada por Batera, ya que ellos también están a favor de una «colectividad territorial propia».

En cuanto a la nueva línea del TAV, reiteraron su petición de moratoria porque el «proyecto no se ha trabajado como es debido», si bien dejaron meridianamente claro que «aquí se necesita la alta velocidad». A.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo