Su-etena indartzen ari da Yemenen hasierako zalantzen ondoren
Yemeneko iparraldeko gerrillariek ostegunean adostutako su-etena betearazteko neurriak hartu dituztela jakinarazi zuten atzo, bezperan sortutako zalantzak baztertuz. Orain arte gerra nagusi izan den eskualdeko giroa baretuta zegoen atzo eta bideak irekitzen hasiak ziren.
GARA |
Su-etenak bizirik dirau. Ez da gutxi, bezperan pikutara joango zela zirudien-eta. Ostegun gauean adostutako su-etenaren berri izan ondoren, ordu batzuk baino pasa ez zirenean, Barne Ministerioak soldadu batzuk hil izana leporatu zien gerrillariei. Bazirudien su-etenaren porrota eragingo zutela Mohammad Aldallah al-Qussi jeneralaren adierazpenek, baina azkenean ez da horrelakorik gertatu.
Gerrilla xiitak jakinarazi du su-etena errespetarazteko neurriak hartu dituela. Horrela, gerrillari guztiei eman zaie mendean dituzten bideak zabaltzeko eta jarritako minak kentzeko agindua, adostutakoak esaten duen moduan. Abdel Malik al Houthi matxino xiiten buruak berak eman zuen agindua, Internet bidez jakinarazi dutenez.
Yemenen eta Saudi Arabiaren arteko muga gatazkatsuan bakea zen nagusi atzo. Nolabaiteko bakea esan behar, abuztuan gogortu ziren borrokek eragindako zauriak konpontzeko denbora asko beharko da-eta.
«Al Houthi jaunak, Ali Naser Qersha bitartekariaren bitartez, bakearekin bat egiten duela berretsi du. Baita gerrari amaiera jartzeko adosten diren urratsak emateko konpromisoa ere -irakur daiteke matxinoek sarean ipinitako testuan-. Gerra ez da onuragarria ez Yemenentzat ez yemendarrontzat». Adierazpen horiek Abdel Malik al Houthirenak dira, Hussein aita hil ondoren gerrilla xiita zuzentzen duen gizonarenak.
Bestalde, gerrillariek jakinarazi dute ez zutela zerikusirik izan ostiralean konboi militar baten aurka egin zen erasoarekin. Konboia ordezkaritza ofizial bat babesten ari zen, ezezagunen erasoa iritsi zenean: bi soldadu hil eta beste lau zauritu zituzten. Gerrillarien iritziz, eraso hori «gerrarekin negozio egiten dutenei» leporatu behar zaie.
Kontuan hartu behar da Yemengo iparraldeko borroketan talde armatu asko daudela nahastuta, gerrillaz eta Yemengo Armadaz gain. Bertako tribuek batzuetan gerrillarien alde eta besteetan aurka egiten dute.
Iturri ofizialek ontzat eman dituzte gerrillarien azalpenak. Aipatu iturrien arabera, Al Houthik jakinarazi zien Gobernuko ordezkariei erasoa bere zuzendaritzatik kanpo dauden indarrek egin zutela.
Iazko abuztuan, Yemengo Armadak Houthi tribuko matxino xiiten aurkako erasoaldia abian jarri zuen. Geroztik ehunka hildako eragin dituzte borrokek, eta milaka lagunek ihes egin beharra izan dute. Joan den urtarrilaren 30ean, Gobernuak su-etena adosteko ezarritako baldintzak onartu zituzten matxinoek. Handik egun batzuetara, Saleh presidenteak Armadari operazio militar guztiak bertan behera uzteko agindu zion.
«Saada probintzian alaitasuna zabaltzen ari da, Amramen gertatu den moduan», irakur zitekeen atzo matxinoen agirian.
Al menos una persona murió ayer en el sur de Yemen y otras siete resultaron heridas durante enfrentamientos entre manifestantes independentistas que participaban en un cortejo fúnebre y policías en la ciudad de Lahech, según informaron fuentes médicas.
Según dichas fuentes, entre los heridos figuran cinco agentes policiales que, junto a dos manifestantes, fueron ingresados al hospital de Al Razai, ubicado en la localidad de Al Huta, a unos 70 kilómetros de la ciudad portuaria de Adén. Los choques se desataron después de que las fuerzas antidisturbios intervinieran para dispersar una marcha que acompañaba el funeral de un independentista que falleció en protestas anteriores, según informaron testigos presenciales.
Los independentistas abogan por la secesión de Yemen del Sur de la actual república del Yemen y acusan al Gobierno central, liderado por el presidente Ali Abdallah Saleh, de discriminar a los ciudadanos del sur. Yemen del Sur (socialista) y del Norte se unificaron en 1990, pero cuatro años después estalló una guerra entre las fuerzas del Gobierno central del nuevo Estado, controlado por el antiguo norte, y grupos armados del sur. GARA