ACB liga
Garizumaren eta oporren artean aukeratu behar
Lagun Arok burua altxatu beharra du Murtziaren aurka, eta Bilbao Basketek eta eta Baskoniak dema oso zailak dituzte Real Madril eta Valentziaren aurka.
Arnaitz GORRITI I
Kopa jokatu behar ez duten taldeek jai izango dute datorren astean. Hala, hurrengo hamabost egunak oporrak hala garizuma -edo are gehiago, gurutze-bidea- izango diren erabaki behar du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek. Zazpi porrot jarraian jaso ostean, Pablo Lasorenek burua altxatu eta behingoz zortzigarren garaipena pilatu beharra dute.
Aurrean burua altxatzeko aurkari ezin hobea izango dute gaur donostiarrek, 12.30etik aurrera: Murtzia azken sailkatua, hain zuzen. Edu Torresen taldeak lau garaipen baino ez ditu pilatu eta, aldaketak aldaketa, ez dirudi atarramentu onik ateratzeko bidean denik. «Murtzia 30 puntuz irabazteko zein galtzeko kapaz da, beraz ez dakigu zein aurpegi erakutsiko duen Illunben», adierazi du astean zehar Pablo Lasok.
«Murtziak Vujanic, Asselin edo Prestes -Lagun Arok denboraldi aurrean fitxatu nahi izan zuen brasildarra- bezalako jokalari apartak ditu. Bada, gure lana defentsan eta errebotean sendo egotea izango da, aipatu jokalariek beren talentua azal ez dezaten», gaineratu zuen.
Bestetik, teknikari gasteiztarrak «zaleen laguntza» eskatu du behingoz bolada txarra atzean lagatzeko. «Kide bakoitzaren gaitasun guztiak beharko ditugu aurrera ateratzeko. Bada, jokalariez gain, zaleen bultzada ere ezinbestekoa izango zaigu», aitortu zuen.
Aurkari arriskutsuak
Bilbao Basket eta Caja Laboral Baskonia, berriz, sailkapenean goian diren aurkariekin lehiatuko dira. Bizkaitarrek Real Madrilen kantxan jaitsierako postuetatik urruntzeko ahalegina eginen dute (12.30ak, ETB1). Arabarrek, aldiz, Baskoniako entrenatzaile ohi Neven Spahijaren Valentzia Basket izango dute aurrez aurre Zurbanon, 18.00etatik aurrera.
Lanik gaiztoena bilbotarrek dute, printzipioz. Dena dela, aurkari zaila aurrean izateak ez du Fotis Katsikaris kikiltzen. «Ezin gara gure aurkaria hau edo bestea den begira egon. Azken neurketetako mentalitate berbera erakutsi behar dugu. Badakigu zeinen kontra ekin behar dugun eta, noski, errealistak izan behar dugu, baina ez dut inolaz ere dema dena eman gabe joan garenaren sentsazioaz amaitzerik nahi».
Greziarraren aburuz, «asko hobetu dugu azken asteotan, baina oraindik askoz hobeto joka genezake. Taldea eroso sentitzen da kantxan, batik bat Javi Salgadok jokatzen duenean». Bestalde, Hervelle eta Mumbruk bere taldekide ohien aurrean zerbait erakutsi nahi izango dutela eta, bi jokalariok «emozioak kontrolatu» beharko dituztela iritzi dio Katsikarisek.
«Normala da Hervellek eta Mumbruk zer egiteko gai diren erakutsi nahi izatea Real Madrili, baina horrek ezin ditu itsutu. Hau lana baino ez dela gogoan izan behar dute beti», ohartarazi zuen.
Bere aldetik, Khimkiren aurkako ezusteko belarrondokoa ahalik eta arinen ahaztu gura du Caja Laboral Baskoniak Valentzia Basketen aurka. «Orain arte jazo den guztia atzean laga eta aurrera begiratu besterik ezin dezakegu egin», nabarmendu du Marcelinho Huertasek partida bezperako prentsaurrekoan.
Ivanovicen taldeak jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan eta, bestetik, Rafa Martinez eskoltak min hartuta jarraitzen du valentziarren artean. Hala ere, Huertas ez da fio. «Bajak dituen talde baten kontra lehiatzen garenean ez dakit zer gertatzen den, baina aurkariak sekula baino hobeto jokatzen du. Sasoi bikaina ari dira burutzen eta, bada, kontuz ibili beharko dugu».
Un jugador de casi dos metros durmiendo en los asientos de un avión, los divertidos bailes de los hombres de negro tras sus victorias, el llanto de un jugador que se marcha, los abrazos de grandes compañeros, imágenes de estados de ánimo recogidas en el interior del vestuario, el entrenador manteado por sus pupilos, el rugido de la afición... son algunos de los temas de la exposición fotográfica «Bilbao Basket Tour» que la Agrupación empresarial BilbaoCentro expone desde mañana en su local de Particular de Indautxu 1, en horario de 11.30 a 14.00 y de 17.00 a 20.00, de lunes a sábado.
Más de 30 espectaculares fotografías del fotógrafo Borja Agudo mostrarán la evolución del Bilbao Basket desde su ascenso a la ACB hasta nuestros días, y que se convertirá en un pequeño museo del basket. La inauguración oficial tendrá lugar mañana a las 20.15 en BilbaoCentro, con la asistencia de jugadores y directiva de Bizkaia Bilbao Basket, así como de Sergio Etxebarria, presidente de BilbaoCentro, y de su gerente, Jorge Aio. A. G.