GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Euskal Herriko Txapelketa

Abadiñok eta Badaiotzek txapelak oso gertu dituzte, 560 eta 500 kilokoetan

p038_f02.jpg

J.L.

Ez zen ezustekorik izan, eta bai Abadiñok 560 kiloko lehian, eta bai Badaiotzek 500 kilokoan, oso gertu dituzte txapelak; izan ere, pisu horietako ligaxkako bigarren jardunaldiko saioetan ere garaile atera ziren.

560 kilokoan lehen jardunaldiko emaitzak errepikatu ziren. Abadiñok probako saio guztiak irabaziz lortu zuen lehen postua. Bigarren Amaiur izan zen nafarrekin galdu, eta gainerakoak menderatuta. Hirugarren Sokarri sailkatu zen, aurreko biekin galdu eta Ñapurrak, Berriozar eta Barrundia menderatuta. Laugarren sailkatu zen Ñapurrak Berriozar eta Barrundia azpian hartuta. Berriozarrek Barrundiari bakarrik irabazi zion, eta azken hauek proba guztiak galdu egin zituzten.

Sailkapen nagusia honela geratzen da: lehen Abadiño doa 12 punturekin; bigarren Amaiur 10ekin; hirugarren Sokarri 8rekin; laugarren Ñapurrak 6rekin; bosgarren Berriozar 4rekin eta azkena, berriz, Barrundia 2rekin. Emakumezkoetan ere ez zen ezusterik izan, eta Badaiotzek lortu zuen garaipena probako ekinaldi guztiak irabazi ostean. Erraz menderatu zituen aurkari guztiak.

Bigarren amaitu zuen Sakanak. Arabarrekin galdu egin zuten, baina mendean hartu zituzten Beti Gazte eta Ibarra. Azken bi talde hauek, aurreko biekin galdu egin zuten, eta beraien artean berdindu egin zuten tiraldi bana irabazita. Sailkapen nagusia honela geratzen da: lehen Badaiotz doa 8 punturekin; bigarren Sakana 6rekin; hirugarren Beti Gazte 3,5rekin eta azkena Ibarra 2,5rekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo