GARA > Idatzia > Kultura

Oteizaren poema eta testuetan oinarritutako ikuskizuna, Donostian

GARA | DONOSTIA

Patxi Santamariak eta Inaxio Tolosak sortutako ikuskizuna izango gaur ikusgai Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Lan honek, Jorge Oteiza eskulturagile oriotarraren poema eta testuak hartzen ditu oinarrian.

Donostia Kulturakoek adierazi zutenez, Patxi Santamariak «ahotsa eta arima» jarriko die Oteizaren «testu poetikoei», Inaxio Tolosak musikaz laguntzen duen bitartean. Testu batzuk poemak dira, beste batzuk, berriz, «pentsamenduaren tximistak, aforismoak, euskal sortzaile nagusietako baten indarra eta argitasunez beteak», esan zuten.

Izan ere, Oteizaren lan poetikoa ez da oso ezaguna baina bai maila handikoa. «Berezkoak zituen zintzotasun eta indarrarekin hitz egiten digu; bere desio, zapuzte, beldur, itxaropenez. Umorez horniturik eta `letxe txarrez' zipriztindurik».

Emanaldi hau «Erakusleihoa» musika ekimenaren ekintzen baitan antolatu dute. 19.30ean hasiko da ikuskizuna eta sarrera doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo