Britainiar gerraontziak Malvinetara bidean
GARA |
Britainia Handiak bi gerraontzi bidali ditu isilpean Malvinetara eta hirugarren bat iristear dago, «The Sun» egunkariak ziurtatu duenez. HMS York itsasontzi suntsitzailea legoke tartean.
Londresko Gobernuak ezeztatu egin du berri hau ofizialki eta uharte horien defentsa ziurtatzeko han bertan behar adina indar dutela adierazi du.
Gobernuak eta oposizioak bat egin dute «Falkland» uharteen subiranotasuna aldarrikatzeko.
NBEren ordezkari nagusi Ban Ki moon Argentinako Kanpo Arazoetarako ministro Jorge Taianarekin bilduko da laster.