GARA > Idatzia > Kirolak> Saskibaloia

2010 Kopa BECen

Sasi guztien gainetik

Etxean inork irabazi ez izana eta historia ditu aurka Bilbao Basketek, txapeldunaren zorigaitza eta Splitteren hutsunea Baskoniak.

p025_f01_148x156.jpg

Jon ORMAZABAL

Iraganeko mamuen eta gaur egungo kalamidadeen gainetik egin beharko dute hegan Bizkaia Bilbao Basketek eta Caja Laboral Baskoniak, biharko finalerdietan egon nahi badute. ACBko sailkapen eskasaren eta txapelketa antolatzen duen taldeak izan ohi duen zorigaitza ditu talde bizkaitarrak etsai -aurten arabarren aurka jokatutako bi partidak galdu izanak ez du inolako garrantzirik-. Halere, okerragoa dirudi gasteiztarren patuak, txapeldunak ere ez baitu sekula bi urtez jarraian irabazi, baina sineskeria guztien gainetik, bere jokalaririk erabakiorrena, Tiago Splitter, gabe jokatu behar izango baitu.

Atzo eman zuen Dusko Ivanovicek ezbeharraren berri. Montenegrokoak azaldu zuenez, brasildarrak, minak jota, ezin izan zuen asteazkeneko entrenamendua bukatu eta gaurko partidarako ia erabat baztertu zuen. Aurreko ostegunean Khimkiren aurkako partidan, ez zuela jokatuko iragarri bazuen ere, baskonisten kapitaina taldeko onena izan zen eta joan den igandean ere pibotak minutu asko izan zituen, gehiegi askoren iritziz. Oraingo honetan, ordea, taldearen inguruneko jendeak ia ziurtzat du ez duela jokatuko.

Iparra faltan

Splitterren hutsunearekin, jokalari bat baino askoz gehiago galtzen du Baskoniak, nahiz eta brasildarra eta bere ordezko izango den Barac gabe, Cibonari eta Xacobeori etxetik kanpo irabazteko gai izan zen. Kapitaina taldearen zutabea da bai erasoan, bai eta defentsan ere, jokaldi guztiak bere eskutatik pasatzen baitira. Eliyahu ere kili-kolo dabilen arren, jokatzeko moduan izango da eta 2003ko Thierry Gadouren espiritua berpizteko asmoz joango dira txapelketa hau horrenbeste maite duten Baskoniaren zaleak Bilbora.

Ligan egiten ari den ibilbide kaskarrari begiratuta -txapelketa antolatzeak eman dio lehiatzeko aukera-, Bilbao Basket litzateke txapelketa irabazteko aukera gutxien duen taldea. Hala ere, zorionez entrenatzaile aldaketak eragin positiboa izan du bizkaitarrengan eta gogoz gainezka ekingo diote derbiari, aurreko igandean Real Madrili irabazteko gai izan ostean.

Saikapenean haizea hartzeaz gain, Vistalegreko partidak taldeak aurrerapauso nabarmena eman duela egiaztatzeko balio izan zuen. Orain Banicez gain, Salgado, Mumbru eta Hervelle ageri dira. Splitter gabe Moisok ere min handia egin dezake.

 
Bilbao b-baskonia
Splitter

Brasildarrak, orkatilako minak jota, asteazkeneko entrenamendua bertan behera utzi behar izan zuen. Iragan ostegunean Khimkiren aurka ez bezala, oraingoan ia ziurtzat jotzen da ez duela jokatuko.

Los precedentes son claramente baskonistas

Bilbao Basket y Baskonia se han visto las caras en 14 ocasiones en ACB, con un balance favorable al Caja Laboral de 11-3. De estos 14 partidos hay dos que corresponden al Playoff de la pasada temporada, cuando el equipo gasteiztarra se impuso por 2-0 en los cuartos de final. En Copa han disputado un partido, en semifinales de 2008, con victoria del Caja Laboral.

Bilbao Basket cerró la era Dusko en Barcelona

La única incursión del Bilbao Basket en la Copa fue en Gasteiz 2008, edición en la que cayó eliminado por el Baskonia en semifinales. Sin embargo, en el primer partido los vizcainos se enfrentaron y vencieron al Barcelona. Ese partido supuso el fin de la etapa de Dusko Ivanovic en el equipo catalán, siendo sustituido por Xavi Pascual.

«La baja de Splitter condiciona el derbi»

Del análisis de José Ángel Samaniego no escapa la probable ausencia de Tiago Splitter. «Su ausencia es muy importante en ataque, pero más todavía en faceta defensiva. Su capacidad de intimidación y movilidad, siendo el jugador que realiza la primera ayuda y el dos contra uno, lo hace un jugador único, y más con el juego que propone Katsikaris, en el que mete a los aleros Mumbrú y Warren al poste bajo. Es, de hecho, el mejor jugador de toda la ACB en los últimos minutos y con el marcador igualado. Barac podría suplirlo por capacidad de intimidación, pero no por movilidad. Habrá que ver qué solución busca Ivanovic. Es posible que permita triples claros de los ala-pívots bilbainos».

El ex segundo entrenador de Gran Canaria y Tau Baskonia opina que «Caja Laboral Baskonia ha pecado de precipitación en los partidos en los que se ha visto con diez puntos de desventaja. Dado que el Baskonia es el vigente campeón, con lo que su exigencia es mayor -para Bilbao Basket puede ser un éxito llegar a semifinales-, los de Katsikaris pueden intentar salir a romper el partido de principio».

Arnaitz GORRITI

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo