GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

apustua

Inguruko lau aizkolariren desafioak giro aparta sortu du Donezteben

J.L. I

Ikusmin ikaragarria dago bihar 12.00etatik aurrera Doneztebeko pilotalekuan jokatuko den aizkora apusturako. Bertan Hilario eta Mieltxo Mindegia Andiarenaren eta Mariezkurrenaren aurka neurtuko dira.

Bikote bakoitzak, txanda librean, zortzi kana-erdiko enbor erdibitu beharko ditu, eta enborrak erdibana plazaratuko dituzte. Alde bakoitzak 1.500 euro jokatuko ditu.

Hilario Mindegia Miel Mindegiaren anaia da. 51 urte ditu eta lehen aizkolaria izandakoa da. Bigarren Mailako Euskal Herriko txapela jantzitakoa da, eta apustuak ere bat baino gehiago jokatutakoa. Arregirekin, Ugartebururekin eta Etxebesterekin lehiatutakoa da. Orain berriro ere lehiatzen ikusteko aukera izango da.

Mieltxo, berriz, Miel Mindegiaren semerik gazteena da, eta hiru semeetatik aizkoran ofizialki aritu ez den bakarra da. 28 urte ditu egun.

Beste bikoa Iturengoa da, eta hauek ere ofizialki lehiatu gabekoak dira. 28 urte ditu batak eta 29 besteak. Denak ingurukoak izanda, sekulako ikusmina sortu du apustuak, eta Doneztebeko pilotalekuko harmailak leporaino ikusi ahal izango ditugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo