GARA > Idatzia > Euskal Herria

Torrealdai: «Absoluzioa da onar daitekeen epai bakarra»

GARA |

Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz «Egunkaria» itxi zuenetik gaur 7 urte betetzen direla oroitarazi zuten atzo Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek eta alderdi politikoetako hainbat ordezkarik babes osoa eskaini zioten Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagari.

Auzipetu guztien izenean, Joan Mari Torrealdaik hitza hartu zuen eta urteurrena bete baino lehen absoluzioa jasotzeko itxaropena bazutela aitortu zuen, eta, ondorioz, itxiera data errugabetzearen «ospakizun» bihurtzeko. Baina, halakorik ez dela gertatu nabarmendu eta «epai onargarri bakarra absoluzioa» dela adierazi zuen Torrealdaik.

Gainera, Joan Mari Torrealdairen esanetan, «Euskaldunon Egunkaria» «ez zen egunkari hutsa, euskaltzaleen amets historiko bat baizik», eta, horrenbestez, «Egunkaria»-ren itxierak «amets eta nahi horien kontra egin zuen zuzenean», gizarte ekimenean oinarritutako euskararen sustapenaren aurka. Horregatik, absoluzioa guztiz garrantzizkoa dela nabarmendu zuten zazpigarren urteurren honetan.

Batetik, auzipetuen ikuspuntutik espetxetik libratuko lituzkeelako; eta, bestetik, eta bereziki, euskalgintzaren ikuspun- tutik «tesi polizialaren aurka, euskalgintzako proiektuei legitimitatea aitortu eta bermatzea» litzatekeelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo