GARA > Idatzia > Ekonomia

Lan eskubide eta pentsioen murrizketaren aurkako manifestazioa egin du ELAk Iruñean

 

p030_f02_088x072.jpg

GARA |

ELA sindikatuak manifestazioa egin zuen atzo Iruñean Gobernu espainolak proposatu berri dituen erreformek  eragingo lituzketen «pentsio eta lan eskubideen murrizketaren aurka».

150 bat lagunek, sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñoz, Txiki, tartean, zeharkatu zuten hirigunea, besteak beste, erretiro adina 67 urtera atzeratzearen aurkako leloak jaurtiz. Txiki-k egungo egoera ekonomikoak ezaugarri nagusi bat duela esan zuen, hots, gobernuek hainbat alderdi, patronal eta bankurekin batera, krisia langileen eskubide sozialen eta lan eskubideen kontura ordaintzea erabaki dutela.

Aitzitik, gaur egungo egoerara iristeko lan eskubideek eta eskubide sozialek ez dutela erantzukizunik izan adierazi zuen Txiki-k, «espekulaziorako irrikak eta gobernuen politika zentzugabeek» baizik. Orain, berriz langileen eskubideak murriztu nahi dituztela salatu zuen.

Horregatik, «sindikalismo errebindikatiboari» botere politikotik aldentzeko deia egin zion ELAko idazkari nagusiak, boterea «patronal eta bankuen interesek harrapatuta dagoelako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo