GARA > Idatzia > Mundua

PTk Lularen ordezkoa izendatuko du gaur amaituko den batzarrean

GARA |

Brasilgo PT Langileen Alderdiak gaur amaituko du Brasilian egiten ari den laugarren nazio batzarra. Aurreikuspenak betez gero, Dilma Rousseff egungo ministro eta gerrillari ohia izendatuko du Luiz Inazio Lula da Silvaren ordezko urriko hauteskundeetarako. Orain arte egin dituen adierazpenetan argi utzi du Lularen politikari jarraipena emango diola. «Berarekin bidea ikasi dugu», esan ohi du.

Gaurko agerraldian, Lularen kudeaketari esker, hurrengo gobernuak «zorioneko herentzia» jasoko duela nabarmenduko du eta ildo horretan jarraitzearen alde egingo du.

Presidentearekin bat etorri arren, Rousseffek Estatuaren protagonismo handiagoa aldarrikatzen du. Oinarrizko zerbitzuak orokortu nahi ditu, baita segurtasun publikoa hobetu eta faveletan etxerik gabe bizi diren zortzi milioi pertsonari etxebizitza eman ere. «Nola konpondu dezake merkatuak soldatarekin etxea eros ez dezaketen milioika langileren egoera? Estatuaren esku hartzea derrigorrezkoa da, beste edozein enpresarik bezala eraiki behar du», adierazi du.

Lularen ordezkoa hautatzeaz gain, PTren programa aurkeztuko dute. Ekonomiaren oreka, inbertsioak areagotzea eta produktibitatea handitzea dira atal nagusiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo