GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

baiona

Mailari eusteko itxaropena ez galtzeko Avironek garaipena beharrezkoa du

p043_f02_6691.jpg

J.L. I

Irabaztea edo irabaztea, ez dio beste ezerk balio Avironi, gaur Montpellierren zelaian 14.30etik aurrera jokatuko duen norgehiagokan. Zuri-urdinek jaitsiera postuetan jarraitzen dute, eta gaur galtzen badute, gauzak erabat okertuko zaizkie.

Garaipenak, gainera, asko balioko luke. Alde batetik, jaitsierako postuetatik ihes egin dezakete, beti ere aurrekoek galtzen badute, eta Montpellier ere mailari eusteko lehian sartuko lukete. Galduta, berriz, mailari eusteko aukerak murrizten jarraituko lukete, eta Montpellier ere jaitsierako postuetatik urrunduko litzateke.

Peyras eta Elhorga baja izango dira gaur arratsaldeko norgehiagokarako, eta Fall zalantzan izango da azken unera arte, nahiz eta taldearekin bidaia egin duen.

Derbia

Ohorezko Mailan euskal derbia jokatuko da gaur, 16.30etik aurrera, Gernikan, bertako taldearen eta Ordiziaren artean. Bizkaitarrak oso egoera onean daude, sailkapeneko laugarren postuan baitaude, eta segur aski Ohorezko Mailan ezusterik handiena eman duen taldea da.

Ordizia sailkapenaren erdialdean dago, jaitsiera postuak ez ditu oso gertu, baina esna jarraitu behar du, bestela ezusteren bat izan baitezake.

Pegamo Bera Berak, berriz, bihar jokatuko du 12.00etatik aurrera Donostian, Les Abelles taldearen aurka. Gipuzkoarrek azken sailkatuaren aurka jokatuko dute, eta mailari eusteko itxaropena ez galtzeko garaipena ezinbestekoa dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo