GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

EL DIARIO VASCO Jesus Mari Mendizabal 2010/2/16

Lepotik!

Orain bi urte lodi bizi ginen, esne-bitsetan: bina etxe, hiruna kotxe eta launa eltze jan bazen familiako. (...). Krisia agertu, ordea, eta, etxeak zutik dirauten arren, mugitu egin dira teilak. Krisiaren mozorroak (mamuak, panpinak, txingoteak edo txorimaloak, nahi duzun bezala esan) krisi honen mozorro makurrak senperrak erakutsi dizkigu: lanik eza eta erostunik eza, miseria eta komeria. (...)

Horra, bada, etorri estatuaren txakal aldi larria. Eta larrialdi halakoan jaun-dama agintariek zer?, eta betikoa: (...) Langileari heldu diote berriz hanka tartetik, eta azpiak dizkiote bihurritu: kontratuak moztu eta jubilaziorako urteak luzatu. Jakina, jendea dagoeneko barrabiletaraino dago, eta ipurtzuloraino.

Zergatik ez eskua gorago bota eta lepotik Errege dontsua heldu eta bankero esku-luzea eta enpresari bihozgabea eta politikari aprobetxategi gezurteroa? A ze lapur-saltsa, izan ere, eta a ze bizi martxa! Zergatik ez, behingoagatik, azpitik gabe, lepotik estu hartu krisiaren mozorro benetakoa? Mozorroa, mamua, txorimaloa, panpina. nahi duzun bezala deitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo