POESIA ASTEA
«Txoko poesia fondue» Gernikan, olerkia eta txokolatea uztartuta
Nahi beste poesia izango da Gernikan, igandea arte. Gaur, «Txoko poesia fondue» ikuskizuna izango dute bertan, txokolatea oinarri. Ostiralean, berriz, «Gura+Haize» Busturialdeko literatura fanzinea aurkeztuko dute aurrena, eta Bustilehorreko poemak eskaini gero. Eta jarduna bukatzeko, Txuma Murugarrenen kontzertua. Larunbatean, Ana Cibeira galiziarrak «Pozoi flasko bat» errezitaldia egingo du galegoz eta euskaraz, eta Xabier Montoiak «Slavoj Zizeren sudurra»ri egingo dio so. Gero, Mikelazulok «Batbada» egitasmoa aurkeztu eta Rafa Ruedak musika joko du.