GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

Estankonak irekiko du gaur Bizkaiko Foru Liburutegiko «Irakurketa txokoa»

Bizkaiko Foru Liburutegiak «Club de Lectura - Irakurketa Txokoa» ekimena jarri du abian beste behin, hilabetero bi idazle -euskaraz bat eta gaztelaniaz bestea- irakurleekin solasean jarriko dituena. Gaur, Foru Liburutegian, 19.00etan, Igor Estankona (Artea, 1977) arratiar olerkariak irekiko du aurtengo ekimena, Susa argitaletxearekin plazaratu duen «Iratzeen esporak» azken olerki bildumaren gainean berba egiteko. Solasaldia gidatzen, Estankonak Goizalde Landabaso kazetaria izango du lagun.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo