GARA > Idatzia > Euskal Herria

Jendaurrean da Bil ta Garbiren Batz hondakin-plantaren egitasmoa

GARA

Gaur hasi eta martxoaren 31 bitartean, Baionako herriko etxean jendaurrean izango da Bil ta Garbi elkargoak Batz eremuan eraiki nahi duen hondakin-plantaren egitasmoa.

Lehen fase honetan agertuko dira lurren erabilera, hirigintzako egokitzapen eta proiektuak ukitzen dituen jabe edo erabiltzaileekin zerikusia duten zehaztasunak, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten. Urrats administratibo honen helburua da prefetak proiektua «herri-onurakoa» dela aitortzea.

Egitasmoa urte amaieran ipiniko da berriro jendaurrean, ustiatze-baimena eskuratzeko. Orduan aurkeztuko dira, era zehatzagoan, biztanleei ingurunearen bizi-kalitatea bermatzeko neurriak, iazko martxoan egin zen adostasun bilkuretan onartu bezala.