GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bi epaiketa gehiago izan ditu Iru�erria Piztera Goaz ekimenak

GARA |

Desobedientzia zibilaren bidez, gaztetxearen alde egiten duen Iru�erria Piztera Goaz ekimeneko kideak berriz epaitu dituzte Iru�ean, atzo eta herenegun. Bere ekinbidea guztiz baketsua dela nabarmendu du taldeak, eta erantzuna, aldiz, etengabeko kriminalizazioa dela.

Iru�erria Piztera Goaz-eko kideen ustez, epaiketa hauen helburua espetxe mehatxu zein isunen bidez isilaraztea da, �baina beste behin esaten diegu gaztetxea Iru�era itzuliko dela, eta ez gaituztela bide honetatik aterako�.

Asteazkenean kide bat epaitu zuten behin batean Auzitegiko atean kateatu zelako, eta bost hilabeteko espetxe eskaera egin zuen fiskalak. Atzokoan, aldiz, lau kide eserarazi zituzten aulkian, Gazteluko Plazako kioskoan ekintza bera egiteagatik: 90 euroko isunak ezartzeko eskatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo