GARA > Idatzia > Kultura> Musika

Euskara itsaso zabalera darama «Marigoran kikunbera» kantuak, Bermeoko kostaldetik abiatuta

Eleizalde Ikastolak egun handia du datorren maiatzaren 30a, aurtengo Ibilaldia antolatuko dute-eta, Bermeon. Eta jendea bertara animatzeko, «Marigoran kikunbera» kantua sortu dute, Korrontziren laguntzaz.

p047_f01_148x068.jpg

A. BILBAO | BILBO

Jose Muruaga dugu «Marigoran kikunbera» kantuaren hitzen egilea. Muruaga bera Eleizalde Ikastolako irakaslea dugu, eta Korrontzirengana jo zuen musika hautatzeko orduan, Ikastolan aurretik hartutako irizpideen ondotik: kantagarria behar zuen abestiak, euskal kutsukoa musikari dagokionez, eta dantzagarria gainera (koreografia ere sortua dute, horretarako).

Muruagak idatzi kantua Bermeoko hizkeraz josia dago, itsasoa baitu ardatz eta euskara helburu. Eta musikari dagokionez, Korrontzi taldeak Gatibuko Alex Sardui eta Mikel Urdangarin gonbidatu ditu ahotsetan, baita Bermeoko Izaro abesbatza ere. Ikastolen espirituari jarraituz, elkarlanean egina da kantua.

Bideokliparen zuzendaria, berriz, Jabi Elortegi dugu. Elortegik eskarmentu handia du telesailetan (musikalak jorratu ditu azkenaldian), eta bermeotarra izanik, ezin aproposagoa zen lana burutzeko. Makina bat lagun gonbidatu ditu berak bideoklipean parte hartzera, hala nola Koikili eta Susaeta futbolariak, Barriola pilotaria, Amonarriz eta Iantzi aurkezleak eta beste asko. Guztiak helburu bakarrarekin, lan koloretsu eta alai batez jendea Ibilaldira gonbidatu eta Bermeora erakartzea lortzea (gor-mutuen hizkuntza ere erabili dute).

Fitxa

Kantua: «Marigoran kikunbera».

Egileak: Jose Muruaga (hitzak) eta Korrontzi taldea (musika).

Kantari gonbidatuak: Alex Sardui + Mikel Urdangarin + Izaro abesbatza.

Bideokliparen egilea: Jabi Elortegi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo