ERAKUSKETA
Daniel Canogar eta Stephen Dean-en erakusketetako prozesuen sekretuak
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak «Process in dialogue» erakusketa inauguratu zuen atzo. Daniel Canogar (Madril, 1964) eta Stephen Dean (Paris, 1968) artisten obrek ezkutatzen dituzten sekretuak erakutsiko dira bertan. «Prozesua, berez, artista bakoitzaren adierazpen lengoaiaren barne dago. Beraz, zergatik dago horren informazio gutxi erakusketa bat osatzen duten obren prozesuari buruz? Zergatik ezkutatzen da eta ez da erakusketetan ikusgai jartzen? Erakusketa honen helburua artista horien obretan ezkutatzen diren elementuen informazio baliotsua erakustea da».