TOPAKETA
Hiru zinemagilek Gasteizi buruzko euren iritzia azalduko dute, irudi bidez
Victor Iriarte, Jorge Tur Molto eta Marta Javierre zinema errealizadore berriei proposamen berezi bat egin zieten. Hiru egunetan zehar Gasteizen egon ondoren euren inpresioak grabatzeko eskatu zieten. Gaia: «Ni zu banintz»; eta galdera: «Zer izan zintezke hiri honetan biziko bazina, baldintza hauekin, eguneroko paisaia honekin?». Grabazio horien emaitza eta hiriari buruzko hausnarketak gaur aurkeztuko dituzte KREAren egoitzan. 19.00etan photocall-a egingo da eta, ondoren, bi film proiektatuko dira: 19.30ean, «Zorion perfektua» eta, 22.00etan, «Checkpoint Rock».