GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

OSPAKIZUNAK

Egun osorako egitaraua prestatu dute Uharten III. Gazte Egunerako

Goizean hasi eta gaueko ordu txikietara arte festa giroa nagusituko da bihar Uharten. Badira sei urte Piztu gazte taldea sortu zenetik eta aurten Gazte Egunaren hirugarren edizioa antolatu dute. 11.00etan kalejirak emango dio hasiera jaiari, Amaiur dantza taldea, Uharteko joaldun, erraldoi eta buruhandien konpartsekin. 12.30ean, tailerrak izango dira ume eta gazteentzat. Ondoren, herri bazkaria egingo da, bideo emanaldi eta guzti. 17.00etan, lehenengo kontzertua eskainiko dute plazan Alta Traizion eta Skanbila taldeek. 19.00etan, MaSkarrada proiektu bizkaitarra kaleetan zehar ibiliko da. Eguna ixteko, kontzertu potentea iragarri dute: Anorexia, Ze Esatek, Kaotiko, Vendetta eta Tximeleta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo