GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian euskara «sustatzeko asmoa» berretsi du Lakuako Gobernuak

p012_f01_148x84.jpg

Arantxa MANTEROLA

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Lakuako Gobernuak atzo, Baionan, sinatutako hitzarmenarekin euskararen sustapenean «administrazioen arteko elkarlanerako borondatea» frogatzen dela esan zuen Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

«Krisiaren ondorioak begi bistakoak» badira ere, EAEko Gobernuak ez du murriztu Ipar Euskal Herrian euskara bultzatzeko bideratzen duen aurrekontua. Ramon Etxezarretak adierazi zuen, horrek agerian uzten duela «askotan, egiazko ez diren argudioak ahoz aho ibiltzen direla».

Aurten, guztira, 1.600.000 euro banatuko dira euskalgintzan diharduten eragileen artean. Horietatik EEPk 1.130.00 euro (iaz baino 210.000 euro gehiago) eta Lakuak 470.000 euro jarriko ditu.

Fondo horretatik gehiena (1.200.000 euro) euskalgintzako «eragile nagusiei» (Seaska, AEK, Euskal Irratiak, Biga Bai, Euskal Haziak, Ikas Bi, Uda Leku...) banatuko zaie.

Gainerako 400.000 euro edozein eragile pribatuk aurkeztutako proiektuetara bideratuko da gaur bertan irekiko den deialdi publikoaren bitartez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo