Hamaika hilabete lesionatuta
Martxoaren 12a da eguna
Abel Barriolaren eskuin belauna erabat osatu da eta pilotalekuetan berragertzeko prest dago jada.
Asier AIESTARAN
Abel Barriolaren itzulerak badu eguna. Leitzako atzelaria martxoaren 12an, ostiralez, berragertuko da oraindik zehaztu gabe dagoen pilotaleku batean. Barriolak iazko apirilaren 5ean hartu zuen min Eibarren, eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen, eta orduz geroztik uste baino gehiago luzatu den errehabilitazio prozesuan buru-belarri sartuta ibili da.
Erabakia asteazkenean Eibarren bertan egindako entrenamendu saioan hartu zuten. Ordurako Barriolak hainbat proba fisiko eginak zituen arren, enpresak ez zuen inolako arriskurik hartu nahi. Kontuan izan behar da, fisikoki ongi egon denean Aspeko atzelari onena izan dela leitzarra, eta lehiaketa ezberdinetan beti txapelaren borrokan sartuta egon dela. Baina entrenamenduak oso pozik utzi zituen teknikariak, gogorra izan arren, Abelek bikain erantzun zuelako zentzu guztietan.
Buruz Buruzkoan aldaketak
Eta hori jakinda, pilotazaleen artean, galdera azkar sortzen da: Barriola Buruz Buruko Txapelketara iritsiko al da? Argi dago martxoaren 12an jokatzen hasiz gero, Buruz Burukoa jokatzeko ere garaiz ibiliko dela, beste kontu bat da jokoa hartzen bere denbora beharko duela. Behin baino gehiagotan aipatu duenez, hamaika hilabete ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula eta belaunak oso ongi erantzun arren -hori espero dugu guztiok- goi-mailako erritmoa hartzea kosta egingo zaio.
Erabaki horretan Aspek ere izango du zer esan. Egunotan hainbat egunkarik aurreratu dutenez, litekeena da aurtengo txapelketa nagusian sistema aldaketa nabarmenak egotea, eta 20 pilotari inguru sartu ordez, zortzi bakarrik erabiltzea, zortzi izen handienak. Denek hasieratik jokatuko lukete eta ligaxka modura, gainera. Hori horrela balitz, enpresak bi aldiz pentsatu beharko luke Barriolaren aldeko hautua egiten duen ala maila horretako lehiaketa batean arrisku handirik ez hartzea nahiago duen.
Idoate, debuterako prest
Barriolaren berragerpenaz gain, Aspek beste berri on bat ere eman zuen atzo. Izan ere, Mikel Idoate gazteak martxoaren 5ean, ostirala hau ere, egingo du debuta profesional mailan. Lehen partida hori Barañaingo pilotalekuan jokatuko du, gainera, etxetik oso hurbil. Mikel Idoate Rey Iruñeko Txantrea auzoan jaioa da, 20 urte ditu, aurrelaria da eta hiru urterako sinatuko du kontratua.
«Oso pozik nago. Pilotari guztiok hasieran izaten dugun ametsa betetzeko aukera eman didate, profesionalekin jokatzea. Azken urtean lan handia egin dugu eta orain lan horren fruitua jasotzeko garaia heldu da», zioen Mikel Idoatek pozarren, Asperen web orrian.
Nafarra 1'83 metro luze da eta 83 kilo pisatzen ditu. Afizionatu mailan Elgeta, Bergara eta Lezoko torneoak irabazi ditu, Nafarroako Txapelketa ere bai, eta hainbat alditan ikusi izan dugu profesionalekin entrenatzen.
Aunque la tensión por todo lo que hay en juego era palpable, Olaizola II-Mendizabal II y Gonzalez-Laskurain no tuvieron problemas en la elección de material llevada a cabo en el Astelena de Eibar. Los primeros apartaron tres pelotas con poca salida de frontis para aprovechar el juego de Aimar Olaizola, mientras que los segundos escogieron pelota con más salida para castigar a Oier Mendizabal, tal y como reconocieron en las declaraciones posteriores. En Tolosa, Xala no pudo acudir a la cita con el cestaño aquejado de una gastroenteritis aguda que será tratado el fin de semana.A.A.
Los actuales campeones, Fusto y Garma, se despidieron del Campeonato de Euskadi tras perder 45-42 contra Ziskar II-Imanol, que disputarán la semifinal contra Gaubeka y Galán.