GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gamesa, krisia aitzakia hartuta enpresariek duten jokabide lotsagabearen erakusgarri

Kapitalismoaren azken urteetako ibilbidean enpresarien artean jokabide lizun eta ikaragarriak ugaldu egin direla esan daiteke. Zenbait enpresarik langileen aurka hartutako erabakiak justifikatzeko darabilten normaltasun-diskurtsoa honen erakusle da, zalantzarik gabe. Eta, are okerragoa dena, horietako batzuentzat krisia aitzakia paregabea bihurtu da halako erabakiak hartu ahal izateko. Krisian gaudenez, badirudi edozer justifikatzea dagoela, eta edonola. Horren erakusle, atzo Gamesak eman zituen bi albiste. Alde batetik, iazko bere irabaziak aurkeztu zituen: 115 milioi euro guztira. Egia da aurreko urteekin konparatuz gero, irabazi hauek «apalagoak» direla. Nolanahi ere, nekez esan daiteke gaizki joan zaienik. Areago, irabaziak aurkeztearekin batera aurreikuspen onak azaldu zituzten. Beste alde batetik, ordea, Altsasuko planta ixteko eta bertan lanean ari diren 150 pertsonak kaleratzeko erabakia hartu dutela adierazi zuten, atzo bertan, Gamesako arduradunek. Bitartean, administrazioek, energia iturri berriak indartu behar direla esanda, dirua inbertitzen dute hor. Argi dago, uneotan, Gamesa diru laguntza horietatik kanpo geratu beharko litzatekeela. Bestela, laidoa bikoitza izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo