GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Genevako balletak «Coppelia» pertsonala dantzatuko du gaur Arriaga antzokian

p049_f03_39x80.jpg

GARA | BILBO

Genevako Antzoki Nagusiko Balletak «Coppelia» dantzatuko du gaur Bilbon, Tobias Richter zuzendari orokorraren gidaritzapean. Balletaren zuzendaritza Philippe Cohenek darama eta musikaz Leo Delibes arduratu da. Bartzelonako Cisco Aznar koreografiaren egileak, berriz, soinu bandaren ardura ere izango du, eta eszenografia zein jantziak Luis Lararenak dira.

Genevako Balleta hogeita bi dantzarik osatzen dute, tartean Fernanda Barbosa, Sarawanee Tanatanit, Yanni Yin, Joseph Aitken edo Ilias Ziragachik.

«Coppelia» obra ezaguna modernizatzen duen ikuskizun honetan, Franz eta Swanildak, maiteminduta dagoen bikoteak, dantza-lehiaketa irabaziko du telebistako kate batean.

Lehiaketa oliba-olio birjina marka batek babesten du, eta irabazleei etxe osoa altzariz jantziko diela agintzen die, hori ezkontza egunean egingo dutela-eta. Swanilda eta haren amak, izaera gogorreko emakumeak, iruzurra egin dietela uste dute, gehien nahi duten desioa bete gabe denborak aurrera egiten duela ikustean.

Ezkontza

Bitartean, haiekin batera lehiaketan parte hartu duten beste bikoteek elkarri zintzotasuna zin egin eta bizimodu normala, gris eta monotonoa egiten dute. Hori dela-eta, Franzek uneoro atzeratu egin nahi du ezkontzeko unea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo