GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA.INFO Anjel Lertxundi 2010/2/23

Hatza xut

Zirkunstantzia bertsuetan kritikak ere berdintsua behar luke, hurbiltasunen edo sinpatien edo interesen gainetik juzkatu beharko genituzke gertakariak, hala eskatzen du koherentziak. (...)

Horren adibiderik aratzena, egunotako hedabideek erakutsitakoa Aznarren hatzaren altxamenduarekin -pertsonaiaren aurrekariak ezagututa, nago prestutasun handiz protagonizatuko lukeela beste altxamendu klase bat ere-. Kontua da politikari, iritzi-emaile eta hedabide askok oso latz egurtu duela Aznar: nola liteke bere mailako pertsona bat halako arrunkeriatan erortzea!

Flakiak joa dute memoria: hori dioen askok men-men egin zuen -eta begiramen handiko ulermena erakutsi- Juan Karlos erregeak 2004 urtean Gasteizen hainbat manifestariri txit errealki altxatutako hatzaren aurrean.

Ea zer dioten BECeko txistuez.

Oharrak (Post scriptum)

(...) aurreikuspen guztiak konplitu dira: hainbati ahaztu egin zaio -edo hainbatek nahiago du ahaztu- orain urte batzuk Gasteizen gertatutakoa, eta erregeak BECen erakutsitako neurria, jarrera eta gizatasuna azpimarratu dituzte. Tartean, horixe bera egin du aspalditik miresten dudan David Trueba kazetari, idazle eta zinegileak ere. Aznar jipoitzea zilegi da. Erregea, ordea, goraipatu egin behar da, horrela, bide batez, monarkia sakralizatuz eta sekulatarakosekulotuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo