GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Sevilla bisitatuko du

Ahazteko biderik onena

Arreta guztia berriro ere Ligan jarri beharra dute zuri-gorriek, goi mailako aurkaria izango baitute aurrean.

p044_f01_250x140.jpg

 

Amaia U. LASAGABASTER

Egindako akatsetatik ikasi eta gertatutakoa lehenbailehen ahaztu. Horixe da martxan jartzen den mekanismoa Athleticek ostegunean sufritutako atsekabea bezalako bat izaten den aldiro. Lortu, auskalo lortuko duen, baina behintzat, «amnesia» hori bultzatzeko aukera polita izango du Athleticek gaur arratsaldean.

Eta gertatutakoa ahazteko biderik onena garaipena izan arren, emaitza jakin aurretik ere bete dezake norgehiagokak bere «misio» berezia, goi mailako aurkaria bisitatuko baitute zuri-gorriek, arreta guztia merezi duten horietakoa. «Historiko»-ekin batera aritzeko oraindik bide luzea ibili behar badu ere, azken urteotako merezimenduek txapelketako handiekin batera kokatu dute Sevilla. Motibazioa pizten duen, neurketa erakargarria proposatzen duen aurkaria, beraz.

Eta gainera, gainerakoak. Alegia, emaitza on baten ondorioak. Dudarik ez, etsaia bera baino askoz erakargarriagoak. Alde batetik, nolabaiteko mendekua hartuko luketelako zuri-gorriek, denboraldiko jipoirik larriena -Belgikakoarekin batera- Sevillak berak oparitu baitzien San Mamesen lehen itzulian, 0-4 irabazita. Bestetik, eta batez ere, garaipenak sekulako bultzada emango liokeelako Athletic poliki-poliki argitzen ari den helburu kontinentalari.

Talde zuri-gorriak, izan ere, bosgarren postuan amai lezake jardunaldia -horretarako Deportivok eta Mallorcak galdu behar badute ere- eta Sevilla berarekiko aldea hiru puntu eskasera murriztu.

Esne-saltzailearen kontutzat har daiteke, hala ere, horrenbeste burutaziorekin ibiltzea, Athleticek daraman ibilbidea kontuan hartuta. Etxean nola edo hala eskuratzen ari dira puntuak bilbotarrak, baina Gabonetako oporretatik bueltatu direnetik oso bisitari xumeak bilakatu dira. Azken bost bidaietan, izan ere, puntu bakarra lortu dute. Eta Sanchez Pizjuan ez dirudi boladari buelta emateko agertoki egokiena denik, aurten Sevillak bertan hainbat atsekabe sufritu duen arren.

Koikilik ere arazoak

Vanden Stockeko partidatik 72 ordu besterik igaro ez badira ere, Joaquin Caparrosek oso aldaketa gutxi egingo ditu hamaikakoan. Hasiera batean, Carlos Gurpegi, Ander Iturraspe eta Igor Gabilondoren itzulerak izango dira bakarrak, Markel Susaeta, Pablo Orbaiz zigortuta eta Fran Yeste ordezkatuta.

Deialdira, bestetik, David Lopez, Iñigo Diaz de Cerio eta Iñigo Perez gaztea ere bueltatu dira; arazo fisikoak dituzten Iker Muniain eta Koikili, ordea, Bilbon geratu dira. Aurreikus zitekeen bezala, hobera egiten ari den arren, nafarra ostegunean koadrizepsean hartutako kolpeak jota dago. Koikiliri, bestalde, eskuin belauneko belaunburuko tendinitisa agertu zaio atzera.

SEVILLA - ATHLETIC
BOLADA

Athletic azken bidaietan makal ibili bada, are gehiago Sevillara egindako bisitetan. Bilbotarrek orain dela 17 urte lortu zuten azken garaipena Pizjuanen.

HAIZEA

Ziklogenesia zela-eta, Athleticek Sevillara abiatzeko ordua aldatu zuen. Zuri-gorriak ordubete lehenago irten ziren Loiutik, arazorik ez izateko.

Sueño o moto, Joaquín Caparrós habla de la Champions

«Culo o codo», es la broma de un popular programa televisivo. La duda tras escuchar ayer a Joaquín Caparrós es menos anatómica, pero igualmente intrigante. «Sueño o moto».

Y es que el técnico rojiblanco se refirió ayer a las posibilidades del Athletic de pelear por la cuarta plaza, que ahora ocupa el Sevilla, «con el que podemos recortar distancias para optar a esos puestos. Tenemos la posibilidad de estar en la pelea», aseguró el técnico. Los puntos avalan la apuesta del técnico; las últimas actuaciones del equipo, no tanto.

Caparrós, por otro lado, considera que el disgusto del jueves «debe servir de acicate para volver a Europa lo antes posible».

A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo