GARA > Idatzia > Ekonomia

Bruselak 2020rako estrategia berria aurkeztuko du gaur

GARA

Europako Batzordeak (EB) erreforma ekonomikoak suspertzeko estrategia berria aurkeztuko du gaur. Horren bidez 2020. urtera bitartean barne produktu gordina (BPG) urtero batez beste %2 haztea eta 5,6 milioi lanpostu sortzea du helburu. Ekimen honek porrot egin duen «Lisboako estrategia» ordezkatuko du. Izan ere, Lisboako estrategiaren arabera, Europako ekonomiak munduko lehiakorrena izan behar zuen aurten, baina Europar Batasuneko kideek huts egin dute.

Hala ere, Bruselak ez die isunik jarriko helburu berriak betetzen ez dituzten estatuei. Erreformak egiten direla hurbiletik kontrolatu nahi du bakarrik, eta helburuak betetzen ez dutenei gomendioak bidali.

Beste porrot bat saihesteko, oraingoan, bost helburu baino ez ditu zehaztu EBk: lehenik, 20 eta 64 urte bitarteko biztanleen enplegu tasa %69tik %75era handitzea; Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan inbertsioa gehitzea, egun duen BPGren %2,9tik %4ra; klima aldaketaren aurrean, lehengo helburuak berreskuratuko ditu; oinarrizko ikasketarik amaitzen ez dituzten gazteen kopurua gutxitzea, eta goi mailako ikasketak dituztenena igotzea; eta azkenik, pobreziaren mugaren azpitik bizi diren pertsonen kopurua %25 murriztu nahi du. Horrek esan nahi du 28 milioi pertsona atera behar direla pobreziatik datozen hamar urteotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo