Gipuzkoa
Diputazioak 14 milioi euro erabiliko du Sendotuz eta Sarbideak ekimenetan
Gipuzkoako Diputazioak 14 milioi euro erabiliko ditu lan mundura iristeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei edo gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenei laguntzeko. Krisiari aurre egiteko planari dagokion 100 milioiko aurrekontuarekin ordainduko dute. Hala, Sarbideak izeneko ekimenak lau milioi euro baino gehiago jasoko ditu, bazterkeria arriskuan izan litezkeenei lanpostua bilatzen laguntzeko. Bestalde, Sendotuz izeneko programak milioi bat jasoko du berrikuntza soziala bultzatzen duten asmoak eta heziketa suspertzeko. Markel Olano ahaldun nagusiak azaldu zuenez, 14 milioiko plan orokor baten barruan kokatzen dira bi ekimenak, bereziki langabezian luzaroan daudenei, emakumeei edota lehen enplegua bilatzen duten gazteei laguntzeko.