BERTSOLARI GAZTEEN SARIKETA
Busturialdea Arratiari nagusitu zaio Sariketako lehen saioan
Bertsolari Gazteen XVIII.. BBK Sariketak atzo ekin zion bere bideari, Igorreko kultur aretoan. Busturialdea eta Arratia aurrez aurre izan ziren bertan, eta 18 urte arteko taldean arratiarrak nagusi izan baziren ere, Busturialdea gailendu egin zitzaien, 19-24 urte bitarteko taldeak egin lanari esker. Modu honetan, Busturialdekoak finalerdietara pasatu dira, eta hilaren 16an Ipar Uribeko taldearekin, iazko irabazlearekin, neurtu beharko dituzte indarrak.