GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOAK

Atarrabiako azken finalaurrekoak erabakiko du Lesakako zortzikotea

Igande honetan jokatuko da Nafarroako Txapelketako hirugarren finalaurrekoa eta bertan erabakiko da martxoaren 20an Lesakan arituko den zortzikotea. Atarrabian, Aizarotzeko final-laurdenetan zuzenean sailkatutako Arkaitz Goikoetxea, Jon Barberena eta Jon Elizetxe baztandarrak, Eneko Lazkoz etxarriarra, Aimar Karrika auriztarra eta Oier Lakuntza iruindarra ariko dira kantuan. Etxarri Aranatz eta Iruritako finalaurrekoetan, hurrenez hurren, Julio Sotok eta Xabier Legarretak lortu zuten finalerako pase zuzena eta igandean ere lehen sailkatua finalean izango da. Gainerako bertsolariek, berriz, sailkapenaren zain egon beharko dute finalerako sailkatzea lortzen duten edo ez jakiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo