IKUSKIZUNAK
Enkarterrietako Museoak «Kulturen 2010», hilabete kulturala hasiko du
Haurrei zuzendutako hilabete kulturala jarri du martxan Sopuertako Enkarterrietako Museoak. Martxoko lau igandeetan ikuskizun ugari egingo dituzte bertan. Igande honetan, Errioxako Los Cómicos de la Legua taldeak «El camino de las estrellas» ipuina eskainiko du. Datorrenean, Txan Magoaren magia eta trukuekin gozatu ahal izango dute haur eta helduek, «Txan...txetan?» ikuskizunarekin. Martxoaren 21ean, Guadalajaratik heldutako Estrella Ortizek «El jardín de Rotundifolia» izeneko emanaldia egingo du. Azkenik, martxoaren 28an, Sestaoko Bihar txotxongilo taldea izango da «Adarbakar urdina» ikuskizunarekin.