88.799 euroko zigorra ezarri diote enpresa bati langile bat jazartzeagatik
GARA |
Iruñeako Lan Arloko 1 zenbakiko epaitegiko titularrak lan kontratu baten amaiera dela eta langile bati 88.799,51 euroko kalte ordaina ordaitzera kondenatu du enpresa bat. Magistratuak sententzian adierazi duenez, auzi jartzaileak lanean jazarpena edo «mobbinga» sufritu du. Hala, jazarpenaren ondorioz langileak bere osotasun moralerako oinarrizko eskubidean kaltea jasan duela ebatzi du. Arrazoi honengatik 40.000 euroko kalte ordaina ezarri dio enpresari kalte-galerengatik. Helegitea aurkezteko aukera du orain enpresak.