GARA > Idatzia > Mundua

Irakeko gerran parte hartzea «erabaki zuzena» izan zela defendatu du Brownek

Britainia Handiak Irakeko gerran izan zuen esku-hartzea aztertzen ari den «Chilcot batzordea»ren aurrean eginiko agerraldian, Gordon Brown lehen ministroak gatazkan parte hartzeko hautua «zuzena» izan zela ziurtatu zuen. Era berean, Armadari zuzendutako diru kopurua baldintzatu eta mugatzea leporatu izan diotenei erantzun zien: «Hasiera-hasieratik [Tony Blairri] esan nion ez nukeela estrategia militar bat arrazoi ekonomikoengatik baztertuko».

p022_f01_097x144.jpg

GARA

Irakeko gerran parte hartzerakoan Londresek «erabaki zuzena» hartu zuela aldarrikatu zuen atzokoan Britainia Handiko lehen ministro Gordon Brownek, herrialde honek gatazkan izandako esku-hartzea ikertzen ari den «Chilcot batzordea»ren aurrean eginiko adierazpenetan.

«Erabaki zuzena izan zen, eta arrazoi egokiengatik», esanez erantzun zion batzordekideek eginiko aurreneko galderari. Gerra baino lehen eta honek iraun artean, Tony Blair, orduko lehen ministroaren Finantza ministro zelarik, Gordon Brownek bete zituen ardurak publikoki azaldu behar izan dituen lehen aldia izan zen atzokoa. Kontu labaina da agerraldi hori, izan ere, datorren maiatzaren 6an parlamenturako bozaldiak izango dira herrialdean, eta batez ere, deialdi horri begira, gizarte britainiarrak gatazkaren aurrean izan zuen aurkako jarrera kontuan hartu beharreko da.

Politikari laboristaren hitzetan, garai hartako Irakeko presidente Saddam Husseinek urte luzez entzungor egin zien nazioarteak egindako deiei eta «nazioartean onartutako betekizunei».

«Nazio Batuek hamalau ebazpen onartu zituzten eta, azkenean, ezinezkoa izan zen haiek konbentzitzea nazioarteko legeria betetzeko», argitu zuen.

Brownen iritziz, ezin eratu daiteke «funtzionatzen duen nazioarte bat» baldin eta «nazioartearen legeak onartzeari muzin egiten dioten estatu erasotzaileak» badaude.

Bide diplomatikoak

Bere aurrekoak, Tony Blairrek, urtarrilaren 29an batzordearen aurreko agerraldian egin zuen bezalaxe, Gordon Brownek ere aldarrikatu zuen Londresek azken unera arte afera diplomatikoki konpontzeko borondatea agertu zuela.

«Azken unera arte, azken asteburura arte, gutako askok uste genuen bide diplomatikoa gailenduko zela», esan zuen.

Orain arte, lehen ministroa gatazkan zehar izan zuen betebeharra arintzen saiatu den arren, azken asteotan deklaratu duten zenbait lekukok Brownek izan zuen funtzioaz mintzatu dira John Chilcot buru duen batzordearen aurrean.

Blairren Komunikazio arduradun izan zen, Alistair Cambellen arabera, Lehen ministroak sarri kontsultatzen zituen gainerako ministroak, eta horien artean, «garrantzitsuetako bat» izan zen Gordon Brown.

Alabaina, Nazioarteko Garapeneko ministro ohiak, Clare Shortek, inbasioaren aurka protesta egiteko 2003an dimititu zuenak, Brown kabinetean «baztertua» izan zela adierazi zuen. «Ez zen gerraren aurka agertu, baina alde ere ez», gaineratu zuen.

Inbasioaren urtean Defentsa ministro kargua zuen Geoff Hoonek, Browni leporatu zion gerra aurretik zein gatazkak iraun artean -179 soldadu britainiar hil ziren- Armadarentzako finantzazio estrategikoa emateari uko egin izana.

«Armadarentzako ez zela murrizketa ekonomikorik esan nion Lehen ministroari (...) Hasieratik esan nion ez nukeela estrategia militar bat arrazoi ekonomikoengatik baztertuko», esan zuen Brownek, baina «aukera militarrak beste batzuk baino garestiagoak» zirela zehaztu zuen.

Aurreikusitakoaren arabera, Brownek hauteskundeen ostean egin behar zuen agerraldia, baina prentsaren eta oposizioaren presioa ikusita Brownek berak aurreratzeko eskaera egin zuen, «ezkutatzeko ezer» ez zeukala-eta.

PROTESTAK

Dozenaka lagunek gerran parte hartzearen aurkako protesta egin zuten Queen Elizabeth II.a zentroaren aurrean. Halere, Blairrek deklaratu zuenean, hasieran bildutakoak baino askoz gutxiago izan ziren.

HAUTESKUNDEAK

Hilabete luzez, inkesten emaitzetan kontserbadoreak oso aurretik egon diren arren, Brownek puntu asko irabazi ditu azken asteotan. Hori dela-eta, atzoko agerraldiak garrantzi handia izan zuen.

EEUU afirma que la formación del Gobierno iraquí llevará «meses»

El proceso de formar el Gobierno iraquí tras las elecciones parlamentarias del domingo podría durar «meses», según advirtió en la tarde del jueves [madrugada de ayer en Euskal Herria] un funcionario de la Administración estadounidense, quien hizo hincapié en que esa transición será «potencialmente peligrosa».

«Es difícil establecer un calendario, pero estamos hablando de meses, no de semanas», afirmó el funcionario, que solicitó el anonimato. Recordó que en los comicios de 2006, «se tardó cinco meses para formar un Gobierno».

«Esperamos un proceso difícil», aseguró, «porque los riesgos son grandes».

«Entre hoy [por el jueves, día en el que votaron policías y militares, entre otros] y el 10 ó 11 de marzo, tres o cuatro días después de las elecciones, esperamos que la Comisión Electoral de Irak dé conocer los resultados preliminares, basados en los votos de alrededor del 30% de los colegios electorales. Esto nos dará una pista sobre los resultados finales», apuntó.

«Esperamos una aprobación definitiva por parte de la Corte Suprema un mes después de las elecciones», agregó. Pero «una vez aprobado este resultado, el proceso de formar un Gobierno puede tomar más tiempo», manifestó, agregando que el Ejecutivo actual mantendrá el poder durante dicho período.

Unos 19 millones de iraquíes acudirán a su cita con las urnas para votar en las que serán las segundas elecciones parlamentarias desde que, en 2003, la invasión estadounidense derrocara a Saddam Hussein.

Los iraquíes expatriados comenzaron a votar ayer. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo