GARA > Idatzia > Kultura

Arkaitz Goikoetxea eta Eneko Lazkoz, Lesakako finalera

GARA | ATARRABIA

Hirurehun bertsozaletik gora bildu zen atzo Atarrabiako Indurain Anaien kiroldegian, Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan. Bertan erabaki zen datorren martxoaren 20an Lesakako finalean arituko den zortzikotea. Atzokoan, Arkaitz Goikoetxeak (415 puntu) lortu zuen zuzeneko sailkapena eta, beraz, bere lehenengo Nafarroako txapelketan bi saio irabazita arituko da finalean. Bestalde, Eneko Lazkozek ere aurrera egitea lortu zuen 387,5 punturekin. Gainerako seiak, Julio Soto, Xabier Legarreta, Estitxu Arozena, Oskar Estanga, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta dira.

Aurtengo txapelketan lehenengo saioa zuen Jon Barberena hirugarren postuan gelditu zen (374,5 puntu), baina finaletik kanpo. Jon Elizetxe (372,5), Oier Lakuntza (362,5) eta Aimar Karrika (356,5) izan ziren hurrengoak.

Finalerako sarrerak salgai dira jadanik www.bertsosarrerak.eu atarian eta baita bost herritan ere: Lesakan, Elizondon, Etxarri-Aranatzen, Leitzan eta Iruñean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo