GARA > Idatzia > Ekonomia

Papandreuk babes politikoa bai baina dirurik ez du jaso Parisen

Nicolas Sarkozy presidente frantziarrak Euroguneko kideak Grezia isolaturik ez geratzeko «behar den guztia» egiteko prest daudela esan zuen. Sarkozy Yorgos Papandreu presidente greziarrarekin elkartu zen atzo Parisen. Hitz politak bai, baina laguntza ekonomikorik ez zuen aipatu, «Greziak behar ez duelako». Behar izanez gero, Berlin eta Paris neurri bereziak hartzeko prest daudela iragarri zuen.

p023_f01_148x116.jpg

GARA

Nicolas Sarkozy presidente frantziarrak zor publikoaren arazoa dela-eta Grezia isolatuta gera ez dadin Europako eragile nagusiak «egin behar den guztia egiteko prest» daudela adierazi zuen atzo, Yorgos Papandreu presidente greziarraren bisitaren ondoren.

Sarkozyren esanetan, Alemaniak, Estatu frantsesak eta Europako Banku Zentralak (EBZ) bat egin dute Greziak pairatzen duen «espekulazioaren aurka borrokatzeko». Sarkozyk horren inguruan atzo bertan Angela Merkel kantziler alemaniarrarekin hitz egin zuela gaineratu zuen.

Hala ere, dirulaguntzarik ez zuen eskaini. Berlinen gertatu zen bezala, Papandreuk laguntza politikoa baino ez zuen lortu. Izan ere, Greziako bonuek beren balioari eusteko babes politikoa bilatzen ari da Papandreu bisita horietan.

«Greziak ez du finantzaketa berezien beharrik», azaldu zuen presidente frantziarrak. Dena dela, behar izanez gero, neurri sorta bat prestatzen ari direla esan zuen. Sarkozyk ez zituen neurri horiek zehaztu, «espekulatzaileei ez laguntzeko».

Sarkozyk azaldu zuen erantzuna kolektiboa izango dela eta Greziari laguntza emateko baliabide zehatzak izango dituela, atal politikoan ez ezik, «eskaera guztietan» ere.

Presidente frantziarrak plan horrek Europako Batzordearen oniritzia duela esan zuen. «Oso garbi esan nahi dut. Behar izatekotan Euroguneko estatuek beren konpromisoak beteko dituzte. Horretaz ez dago inolako zalantzarik», gaineratu zuen. Bestalde, Papandreuk Europar Batasunak eskatu dizkion ahaleginak egiten ari dela esan zuen. Bere esanetan, Greziak Europako gainerako herriek dituzten zor publikoen pareko interes tasak nahi ditu, nahiz eta berdin-berdinak ez izan.

Neurri gogorrak

Gainera, Greziari laguntzea herri europarrentzat «interes estrategikoa» dela esan zuen. Papandreuk Euroguneko egonkortasuna suspertzeko «neurri gogorrak» hartzeko prest dagoela esan zuen. Hain zuzen, orain arte Greziako Gobernuak zor publikoa gutxitzeko hartu dituen neurriek greziarren haserrea piztu dute eta dagoeneko bi greba orokor egin dituzte.

Sarkozyk euroaren aldeko aldarrikapena egin zuen eta moneta europarra erabiltzen duten herrien arteko elkartasuna goraipatu. Presidente frantziarraren arabera, espekulatzaileek Euroguneko kide bati eraso egiten diotenean besteek «koherentziagatik» jokatzen dute haren alde. «Euroguneko herri batek, lehenik, Euroguneko beste herriengana jo behar du. Bestela, zertarako balio du?», galdetu zuen Sarkozyk.

Ildo horretatik, Papandreuk esan zuen espekulazioak ez duela Greziaren aurka egiten «Europaren eta bere monetaren aurka» baizik. Horregatik «Europako irtenbidea nahi dugu. Ez dugu Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) aukeratu nahi», esan zuen Gobernu greziarraren buruak.

Azken egunotan Parisera eta Berlinera egindako bisitetan «benetako borondate politikoa dagoela» ikusi duela adierazi zuen, Atenasetik irten baino lehen irtenbide hori «oso teorikoa» zela antzematen zen arren. Nolanahi ere, Papandreuk ez zion ezezko borobila eman NDFri deitzeari. Izan ere, defizit publikoa barne produktu gordinaren %12,7koa da eta, horren ondorioz, interes handiagoaz ordaindu behar du bere zor publikoa.

Gaur egun %6,5eko interesa du Greziaren zorrak, Alemaniarena edo Estatu frantziarrarena %3koa delarik.

Papandreuk laguntza gehiago eskatuko du datozen egunotan. Datorren asteartean Barack Obama AEBetako presidentearekin elkartuko da Washingtonen.

Bruselas desvincula la adhesión de Islandia del caso Icesave

La Comisión Europea tomó nota del «no» masivo de los islandeses al acuerdo financiero para pagar a los acredores británicos y holandeses del banco Icesave, pero desvinculó este resultado del proceso de integración del país en la UE. «La Comisión toma nota de los resultados del referéndum. Es un tema sobre el cual corresponde pronunciarse a los islandeses», indicó ayer un portavoz de la Comisión, que aseguró que las negociaciones de adhesión y la regulación del asunto Icesave «son dos procesos separados». «La Comisión ya dio su luz verde a la apertura de las negociaciones de adhesión a la UE, y ahora está en manos de los estados miembros», añadió. El Gobierno de Letonia, que mantiene estrechas relaciones con Islandia, también afirmó ayer que el resultado del referéndum no debería ser un obstáculo a la entrada de Islandia en la UE.

El 93% de los votantes rechazó el acuerdo para reembolsar 3.700 millones de euros adelantados por Londres y La Haya para compensar a sus ciudadanos perjudicados por la quiebra en octubre de 2008 del banco islandés Icesave. El Gobierno islandés ya había intentado estas últimas semanas encontrar un nuevo acuerdo con los británicos y holandeses, y el sábado anunció que seguirá negociando.

La primera ministra islandesa, Jóhanna Sigurdartóttir, se quejó de que el referéndum le saldrá caro a su país puesto que ha retrasado las negociaciones con Londres y La Haya. La principal consecuencia del «no» será retrasar el pago de préstamos procedente del FMI y los países nórdicos. GARA

neurri bereziak

Behar izanez gero, Europak Greziari laguntza emateko baliabide zehatzak izango ditu, atal politikoan ez ezik, «eskaera guztietan» ere. Presidente frantziarrak plan honek Europako Batzordearen oniritzia duela esan zuen, baina ez zuen neurririk zehaztu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo