GARA > Idatzia > Mundua

Alerta gorriak piztuta darrai asteburuan erasotako Nigeriako herrixketan

Armadak Jos eskualdeko kaleetan (Nigeriako erdialdean kokatuta dagoena) zehar patruilatzen darrai, biztanleen artean tentsioak gori-gori jarraitzen duen bitartean. Balizko istilu berrien aurrean azkar erantzuteko prest eskatu dio HRWk jarduneko Gobernuari.

p020_f01_199x107.jpg

GARA |

Itxurazko lasaitasunaren gainetik, atzo, tentsioa nabarmena zen oraindik asteburuan fulani etniako taldeek erasotako auzo suminduetan. Biktimetako gehienak emakumezkoak -horietako asko haurdunak- eta adin desberdinetako umeak izan ziren.

«Mendeku hartuko dugu», zioen ahapeka hileta elizkizun batean zegoen gazte batek, Dogo Nahawan, erasotako hiru herrixketako batean. Ehorzketan parte hartzen ari zirenak elizkizunaren berri ematen ari zen kazetari musulman bat jipoitzen saiatu ziren.

Armadako iturrien arabera, soldadu bat zendu zen atzo, Bukuru herrian -Jos hiritik (Plateau estatuko hiriburua) 20 kilometrora- mendekua prestatzen ari ziren gazte batzuk lasaitzeko saiakeran ari zela.

Alerta gorria

Igande gauetik, Goodluck Jonathan jarduneko presidentearen aginduz, eskualdea alerta gorrian dago eta Armadak kale guztiak hartuta ditu.

Urtarrilean jazotako istiluetatik -kristauek 300 musulman inguru hil zituzten orduan- arratsaldeko seietatik goizeko seietara etxeratze-agindua ezarrita dago zonalde osoan.

Asteburuko sarraskitik bizirik ateratakoek eta bertako agintariek emandako informazioen arabera, erasotzaileak fulani etniako abeltzain nomadak izan ziren, eta berom etniako kristau sedentarioen aurka jo eta 500 lagun hil zituzten.

Aipatu etxeratzeko-aginduak, lekukoek adierazi duten legez, ez zituzten erasook ekidin. Hiru ordu luzez iraun zutela esan dute eta, bitartean, segurtasun indar nigeriarrek ez zutela eskurik hartu gaineratu dute. Pasibotasun horrek, hain zuzen, eskualde horretan ohikoa den indarkeriak duen inpunitatearen inguruko eztabaida areagotu du.

«Jadanik ez dugu konfiantzarik Plateau estatuko segurtasunaz arduratzen diren indarrengan», salatu zuen sarraskia gertatu zen egunean Plateauko estatuko Kristauen Foroak.

Nigeriako Gobernuak akusazioei azkar erantzun zien eta arduradunak atxilotu zituztela adierazi zuen. Informazio ministro Gregory Yenlongen esanetan, 95 ustezko hiltzaile atxilo hartu dituzte.

Jarduneko presidente Goodluck Jonathanek segurtasun kontseilari Sarki Mukhtar jenerala kendu du kargutik, atzo egin zen Segurtasun Kontseilu Nazionalaren ondoren igorritako ohar batek zehazten zuenez.

Segurtasuna bermatu

«Jarduneko presidenteak poliziak eta armadak azkar erantzungo dutela bermatu behar du, eraso gehiagoren edo balizko errepresalien aurrean zibil guztiak babesteko», azaldu zuen, ohar baten bidez, Human Rights Watch erakundeak.

«Indarkeria mota honek milaka hildako eragin ditu azken hamarkada honetan Plateauko estatuan, baina ez da inor arduraduntzat jo», salatu zuen.

Aseguran que la religión es un factor secundario

La rivalidad étnica, los conflictos por la tierra y las frustraciones políticas son las principales causas de la violencia que asola la región de Jos, en el centro de Nigeria. Los expertos destacan que, a menudo, el factor religioso es secundario.

La masacre del pasado fin de semana -en la que murieron 500 agricultores cristianos a manos de ganaderos musulmanes- no viene más que a engrosar la lista de enfrentamientos que, en la última década, han dejado más de 2.000 muertos.

Los berom (víctimas en el último suceso) constituyen uno de los principales grupos étnicos en el estado de Plateau, pero los agricultores norteños se han desplazado en los últimos años hacia esta región situada entre el norte de mayoría musulmana y el sur de mayoría cristiana. Estas migraciones, según los analistas, han dado lugar a conflictos por la tierra, especialmente fértil en esta zona.

Para Tajudeen Akanji, director del Centro para la Paz y la Resolución de Conflictos de la Universidad de Ibadan, «es un conflicto entre locales y nómadas, que no tiene connotaciones políticas».

El experto en África y el Islam Sulaiman Nyang comparte que las raíces son étnicas y políticas, no religiosas. GARA

istiluak, ohikoak

Nigeriako Plateau estatuko Jos eskualdea, gehiengo musulmana duen iparraldearen eta kristauak nagusi diren hegoaldearen artean dago. Sarri jazotzen dira liskarrak etnia edo erlijio kontuengatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo