GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

izotz eskalada Alpeak

«Nuit Blanche» mitikoarekin liluratuta

 

Andoni ARABAOLAZA

Mikel Bonilla eta Kapik sartu-irten interesgarria egin dute Argentiereko glaziarrean. Hain zuzen ere, alderdi hartan zintzilik dagoen «Nuit Blanche» bide mitikoan. Bada, pasa den martxoak 5ean, sokada bizkaitarrak S. Haston eta P. Naudinek 1994. urtean zabaldutako marra gogor hori eskalatu zuten.

Berez, Haston eta Naudinek marra eskalatu zutenean WI7 baldintzetan igo zuten. Garai hartako Alpeetako gradu horretako lehen bideetako bat izan zen. Eta, jakina, mundu mailako erreferentzia bihurtu zen. Ondoren, baldintzen arabera, 6 eta 6+ graduan eskalatu izan da.

Kapik adierazi digunez, berriz, luze gogorrenak 6. gradukoak ziren: «Lehenik eta behin bidea rapelatu behar da. Oso baldintza egokietan ikusi genuen. Ederra eta izotz kandela ikaragarriekin. Eta, gainera, erori handikoa da. Hiru luze ditu, eta bi azkenak 6. gradukoak ziren».

Lehen luze gogorra Kapiri egokitu zitzaion: «Izotz ona, zutabe hauskor batetik pausu tekniko batzuk egin eta bilerara iritsi nintzen. Oro har, izotz ona eta luze tentea. Ondoren Mikelen txanda izan zen. Beste zutabe tente bati egin behar izan zion aurre, izotz onekoa ere. Amaieran gogor saiatu behar izan zuen irteera ixten zion eroria zuen tartea gainditzeko».

«Anubis»

Dave MacLeodentzat eskalatu duen biderik gogorrena da. Hots, XI graduko bideen gainetik dago, eta XII zailtasuna proposatu du.

«the tempest»

Marra hau Andy Turner kidearekin kateatu du. Bidea, berez, oso teknikoa da, eta X,9 zailtasuna proposatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo