Binakako txapelketa
Lehen ligaxkaren zorigaitza
Sistema berria ezarri zenetik, lehen faseko onenak sekula ez du finalerdietan aurrera egiterik lortu.
Jon ORMAZABAL
Binakako ligaxkan, zortzi partida jokatu ostean bosgarren sailkatu eta finalerdietako ligaxkatik at geratzeak ez du ederra izan behar. Hala ere, azken urteetan gertatutakoa ikusita, lehen itzuli horretan aurreneko amaitzeak ere ez du onegia ematen, 2008. urtean lehiaketa sistema berria ezarri zenetik, lehen kanporaketa horretako onenak finalerdietan erori baitira.
Martinez de Irujo eta Beroiz izan dira zorigaizto horren azken biktimak. Lehen fase honetan bikain aritu ziren Aspeko bi nafarrak, jokatutako zortzi partidetatik zazpi irabazita. Berasaluze VIII.a-Begino izan ziren Labriten garaipena kendu zieten Asegarceko bikote bakarra 22-20ko emaitzaz, eta txapelerako hautagai nagusiak ziren pronostiko gehienetan.
Sistema honetan, ordea, garaipenak eskuratzeak baino, une erabakigarrietan eskuratzeak du garrantzi handiena eta honen inguruko zalantzarik duenak atzera begiratzea baino ez du. Izan ere, azken urteetan Berasaluze VIII.a-Begino eta Gonzalez-Barriolak ataka beretik pasa behar izan dute.
Iaz gauzak askoz berdinduagoak izan ziren lehen ligaxkan eta Berasaluze eta Beginok amaitu zuten lehen tokian, bost garaipen eta hiru porrot bildu ostean. Azkenean txapeldun irten ziren Martinez de Irujo-Goñi III.a eta txapeldunorde izan ziren Olaizola II.a-Mendizabal II.a bikoek garaipen kopuru berbera eskuratu zuten, baina tantoek erabaki zituzten postuak.
Are mingarriagoa izan zen, ordea, Gonzalez-Barriolari orain bi urte gertatutakoa. Izan ere, jokatutako hamaika partidetatik hamarretan hogeita bigarren kartoira iristea lortu zuten -ligaxkako zortziak eta finalerdietako ligaxkako bi- baina Aimar Olaizola eta Oier Mendizabalen aurka 22-9 galdu eta tanteoak finaletik at geratzera kondenatu zituen.
Porrot kopuru bera
Aurten ere bada kasu esanguratsurik. Zenbakiak aztertzen hasita, finalerako sailkatuta dauden Xala-Zubietak eta Martinez de Irujo-Beroizek garaipen kopuru bera dute, zazpi hamar partidetan, baina lehenak finalerako sailkatuta daude azken partida jokatu aurretik eta besteek ez dute aukerarik.
Lehen faseak, ordea, akats tarte askoz handiagoa dauka eta lehen bi partidak eta jokoan ezer ez zuten azkenengoan galdu zuten Lekuinekoak eta Etxarrikoak. Iberokoak eta Uhartekoak, aldiz, unerik txarrena aukeratu dute huts egiteko.
Baina zorigaitza ez da Lehen Mailara mugatzen, Promozio txapelketan Aritz Lasa-Merinori ere antzera gertatu zaie.
A falta de confirmación oficial por parte de las empresas de la LEP.M, la final del Parejas, para la que ya están clasificados Xala-Zubieta, apunta a que tendrá lugar el domingo 4 de abril en el Atano III donostiarra, donde vienen disputándose todas las finales de primera, aunque en todo el torneo no haya albergado ningún partido. La elección de material para el transcendental partido del Adarraga se realizará mañana a las 16.00.
57 punturekin, Iñigo Pascual izan da asteburuko pilotaririk onena, epaimahaiaren iritziz. Sailkapen nagusian, Xalak aurrea hartu dio aukerarik gabe geratutako Martinez de Irujori.
Las empresas han programado un curioso partido con pelotaris de Aspe y Asegarce mezclados como estelar para este viernes, festivo por San José, en el Astelena eibartarra. Se medirán Berasaluze VIII-Barriola ante Aritz Lasa-Mendizabal II, una dura prueba para el de Leitza en su segundo partido tras su reaparición. Como primer partido del festival está programado un mano a mano entre Cabrerizo y Ongay, del Manomanista de Segunda.
El GRAVN comenzó su andadura cumpliendo las expectativas creadas ante las dos primeras confrontaciones. Bizkaia y Gipuzkoa eran favoritas y así lo han demostraron ante Araba y La Rioja. De todos modos, los alaveses mostraron las debilidades de Bizkaia en Paleta Goma pues les han derrotado en seis de las siete confrontaciones. En el apartado femenino, las alavesas lograron el pleno, cinco de cinco. Gipuzkoa falló en mano.