Gamesaren egoitzan izan dira Altsasuko langileak
GARA
Altsasuko Gamesa lantokiko langileek manifestazioa egin zuten atzo Zamudioko industria gunean. Gamesa enpresak bertan duen egoitza pareraino gerturatu ziren 200 bat lagun. Tartean, herioz jantzitako hainbat lagunek «Altsasu» hitza idatzita zuen hilkutxa zeramaten sorbalda gainean. Gamesako zuzendaritzak Altsasuko lantokia ixteko hartu duen erabakiaren aurka, lantokiko 150 langileek martxoaren 25 eta 27 artean Altsasu eta Iruñea batuko dituen martxa egingo dute. Era berean, Gamesak Iruñerrian dituen dibisio ezberdinetako enpresa batzordeek euren babesa adierazi zieten atzo Altsasuko langileei prentsa ohar baten bidez.