GARA > Idatzia > Kultura

Mandelaren bilakaera politikoa eta bizitzako giltzarriak bildu ditu Maritxu Muruak

p048_f02_097x092.jpg

Ariane KAMIO | DONOSTIA

Irakaskuntzatik erretiroa hartu ondoren, Maritxu Muruak (Donostia, 1942) Nelson Mandela pertsonaia historikoaren inguruko biografia gauzatzen eman du denbora. 2005ean Elkar argitaletxeari egindako proposamena bost urte geroago loratu da, Biografiak sailean argitaratu den ale berriarekin. «Aldi batez hausnarrean aritu nintzen gaiaren inguruan, eta Hegoafrikatik zer ikasia bagenuela ere pentsatu nuen. Ildo beretik jarraituz bururatu zitzaidan ez zela gaizki etorriko Mandelaren biografia euskaraz egitea», gogoratu zuen.

Hegoafrikara bidaia oparo bat eginda lortu zuen material mardula 200 orrialde inguruko lanean bildu du. «Mandelaren bilakaera politikoa eta giltzarri diren uneak biltzen ezik, Mandela bere testuinguru afrikarrean kokatzen ere saiatu naiz», esan zuen egileak atzo Donostian egindako aurkezpenean.

Kartzelan eta kanpoan

Muruak Mandelaren ibilbide politikoan sakondu du bereziki, ANC taldean igarotako urteetatik espetxealdi luzeraino. «Mandelaren ibilbide klandestinoak bere kartzelatzearekin amaitzen dira -esan zuen-, eta bertan etorkizuna hausnartzen egongo da luze eta sakon», 80ko hamarkadan berriro agertoki politikora itzuli zelarik.

72 urterekin utzi zuen espetxea atzean agintari hegoafrikarrak. Kapital sinboliko handia lortua zuen borrokaren aldi eta mota guztietan aurreneko lerroan ibili ondoren. ANC alderdiak 1991n aukeratu zuen lehendakari, «beharbada makiaveliar zentzuko bertute politikoak besteek baino hobeto pertsonifikatzen jakin zuelako, hala nola, jakinduria, abertzaletasuna, desberdinen arteko batasuna eta etsai izandakoen adiskidetza», gaineratu zuen.

Fitxa

Artistak: Ruper Ordorika + Mikel Urdangarin + Joseba Tapia + Gatibu + Ken Zazpi + Joseba Irazoki + Kerobia + Petti + The Uski´s + Txuma Murugarren + OST + Asier Serrano + Leire Saitua.

Data: Martxoak 27, larunbata.

Lekua: Kafe Antzokia (Bermeo).

Ordua: 21.00etan.

Sarrera: 10 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo